Zenbait iritzi Kooperatibei eta kooperatibismoari buruz (1/x)

Zenbait iritzi Kooperatibei eta koopertibismoari buruz (1/x) –

Hasteko, zenbait esperientzia

Arizmendiarrietaren pentsamoldeaz eta bere eraginari esker sorturiko koopertibismoaz hitz egin baino lehen, eta egia erraiteko ez baitakit zuzen nundik lot ere, arrankatzeko errexagotik hasiko naiz.

Beraz lehenik ausartuko naiz zenbait oroitzapen emaitera erakusteko bederen ez naizela bakarrik omen-momenez ari baizik eta gure kooperatiban bizitako esperientzia pertsonal tipi batetik ere.

Gure kasuan gehien ezagutu dituguna bi automozioneko 2. mailako ekipementierrak (konponente-hornitzaileak) dira. Teknika eta antolakuntza mailan Frantzian bestetik ezagutzen genituenen oso antzekoak. Segituan ulertu ginuen lantegi-klase horretaraino iristeko. Inbertsio kapitalista klasikorik gabe, soilik langileen eta ingurunearen aurrezkiari esker, egundoko erabakimen, lan, engaiamendu pertsonal eta kolektibo kontsakratu behar izan zela enpresa horiek erakitzeko. Gure sentsibilitate iparraldearrarentzat zenbat eta zirraragarriagoa zen ezen eta gure kasuan frantsesen ganik beti aditu baiginuen, Afrikan kolonizatuek entzun ohi zuten bezala, nahiz beharbada inplizituagoki «euskadunak, Frantzia gabe, ez zinateke gai izango bakarrik zuen gain bizitzeko».

Ikusten genituen teknikarien lan egiteko modua eta giza-harreman teknikoak haien artean eta gurekin gustatzen zitzaizkigun. Nahikoa laster laneko konfiantzia eta horrekin batera  lan bolumena handituz joan ziren, ez baitzen hastetik irabazia. Laneko harremanak hasi ziren bi arrazoirengatik, batetik berrikitan kontratatu baitzuten ezagutzen ginuen injeniadore aihertar bat eta bestetik EAEko haien hornitzaile molde egile ohikoak lanpetuta zeudelako. Bestenaz, seguraz ere, denbora gehiago izan beharko ginuen enpresa horietan sartzeko.

Zenbait iritzi Kooperatibei eta koopertibismoari buruz (1/x)
Gipuzkoako Kooperatibista batzuk.

Kooperatiba horietako langileekin  beti euskaraz egitea munduko gauzarik normaleena izan balitz bezala guretako sorpresa eta plazer zinez handia izan zen. Ordu hartan iduriz euskalduntze prozezu bezalako zerbait planifikatzen zuten eta nahikoa aurreratuak ziren horretan. Behin, lan bilera batean ulertzen ez gintuzten batzu baitzeuden, gu espainolez hasi eta besteek, konfirmatzeko bi kooperatiba horietan bederen, ahalegin bat egina zela euskararen alde. Gero, gu aldeginda, zenbatekoa zen pratikatze-tasa egiazkoa ez nakike erran. Haatik, euskararen erabileraren arlo horretan, guretako ikusi ginuen kasu hautemangarriena Antzuolako Elay enpresan zen.

Barruko lan giroari buruz, ezin dut deus guti baizik erran, baina langile arteko harremanak nahikoa onak ziruditela baita harreman teknikoak gu bezalako hornitzaileekin ere. Baina hauek beti industriako enpresen artean ohikoa den bezala, hau da muga zehatz batzuen artean.

Barruko funtzionamentu kooperatibistari buruz, hona anekdota bi: 2000. urtearen inguruan, hango administrazio  kontseiluko kide batek horrela pentsaturik eta guri proposaturik, izan ginuen bilera bat gure bi koopertaiben arteko balizko harreman estuagoak sortzeko aukera aztertzeko, Kontseiluko -presidenta bere (makina herreminta utzita) jin zen ideiarekiko bere onespena azaltzera baina gero zuzendari operatiboak ideia gu guzien aurrean zakarki arroltzean suntsitu zuen. Ideia ez zoala bat bere plan estrategikoarekin. Harrituta egon ginen, gu behintzat baina besteak ere.

Ordutik lasteigo zela kooperatiba horrekin, justu enpresa sendoa zelakoan eta kooperatiba izanki arrisku sobera handirik hartzen ez ginuelakoan. Horra nun erosle nausiak konbokatzen gaituen elkarrizketa komertzial baterako eta iragartzen digu ondoko urtetik goiti urte bukaeretan gure salpenen %4 edo 5 eko «rapela» itzuliko beharko giniola bestenaz haiekin kolaboratzetik gelditu beharko zela, eta gainera beste hornitzaile guziek jadanik onartu zutela. Guk «Arizmendiarrietak zer pentsaruko zuen rapelaz» egin galderari erantzun zigun lasai lasai aspaldian hil zela eta ordutik gauza asko aldatu zirela. Gure protesta guziek, gorenerako hierarkiraino, ez zuten demendren emaitzik eman baizik eta erreakzio eskandalisatu batzuk. Bistakoa da haiekin egiten ginuen salpenak haia-haia ordeztu behar izan ginituela Frantziako beste kliente berri batzuekin eta kooperatiba honekin kolaborazioa horrela eten egin zen, beste bigarrenarekin jarraitzen ginuela hala ere.

Bi alditan, aldi bakoitzean ordu erdi bat barne, ikasi ginuen horrelako kooperatiba handi batean tornero bat Kontseiluaren presidenta izan zitekeela, gauza ederra, baina, gero, itxura guzien arabera erabaki estrategikoetan pisu guti baizik ez zeukala zuzendari operatiboaren aurrean, eta azkenean kooperatiba izan arren, hornitzaileen aurrean kooperatiba potente bat porta zitekeela Carrefour laborarien aurrean bezala.

Gure esperientzia partziala izan zen, 5 urte inguru bakarrik iraun zuen, eta bi automozioko enpresa horiek urrutiko «out sourcing»a pratikatzera bortxatuak izan ziren une txarrenean eta gaur beharbada gauzak orduan hobeto pasako ziren.

Hala ta guztiz, gaurko hitz ekonomiko klasikotan mintzatzen bagara, Mondragoiko mugimendu kooperatibistaren arrakasta ukaezina da: hamarnaka mundu mailako enpresa gotor, kontsumo saltegi kooperatiba sare bat, unibertsitate bat, ikerketa zentroak, finantzia arloetako baliabideak eta abar. Talde ekonmiko horri esker hamarnaka mila pertsonek lan egin ahal izan dute eta hamarnaka mila familiak bizi ahal izan du herrian. Duela 70 urte inguru, eskualde izigarri pobre batean, baliabide gutiko herriko giza-talde tipi batetik abiatu zen abentura zirraragarria da, mundu guzian aipatua eta miretsia.

 Aitortu behar dugu Mondagoiko Mugimendu kooperatibistak eragin handia eduki duela herriaren eraldaketan baita herritarren pentsamodean ere. Gure Iparraldean berean, eragin hori askoz tipiagoa eta gehien bat zeharkakoa izan arren, ez eiki da gutiestekoa. 

Testu honen urrengo atalean entseiatuko naiz aipatzen MCCko oraiko kooperatibetan, suma litezkeen mugak edo limitazioak gaurko euskal gizartearen egoerari et beharrei buru egiteko.

Zenbait iritzi Kooperatibei eta koopertibismoari buruz (1/x)

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua