Zementu fabriken negozio berria

zuzeu.eus-logo7ELA sindikatuko ingurumen saileko arduradun Ainhara Plazaolak idatzitako artikulu honetarako esteka daukazue hemen.

Artikuluan zenbait sektore ekonomikok eta hauekin eskuz esku doan “establishment”ak errausketaren defendatzaile sutsu izateko dituen arrazoiak azaltzen ditu. Erregaia ordaindu beharrean, harengatik, hondakinengatik kasu honetan, herritarren poltsikotik kobratuz lortzen dute. Hondakinak erraustu eta suntsituz sortzen den energiari “berriztagarri” adjektiboa jarri diote.  Erabaki erabat politikoa, inondik inora ez zientifikoa. Berriztagarria izateko, energia hori sortu duten materialak berriz sortu beharko liratekeelako suntsitu beharrean. Baina berriztagarri izate horren aitzakitan diru laguntza publikoak jasotzen dituzte erraustegiek eta erraustegi bihurtutako porlan fabrikek.

Diru laguntza hoiek noski, herritarron poltsikotatik ordaindutako zergatatik ateratzen dira. Gure materialeak suntsituz eta kutsatuz eta gure dirulaguntzek finantziatuta sortzen den energia apurra herritarroi saltzen digute. Negozio borobila benetan!!! Errausketaren lobbyarentzat noski. Herritarrontzat, zergak, tasak, fakturak eta bueltan aire kutsatua eta errauts toxikoak dauzkaten zabortegi arriskutsuak jasotzen ditugu.

Horrek azaltzen du Zero Zabor eredurantz garamatzan Atez Ateko bilketak zenbaiten aldetik jasaten duen ekaitz mediatikoa. Gezur bat bestearen atzetik iritzi publikoa beldurtu eta hondakinen benetako balorizazioa, balorizazio materiala, oztopatzeko.

Ainhara Plazaolaren artikulua irakurtzeko

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.