Zelebrekeriak

Zelebrekeriak

ZelebrekeriakZelebrekeriak usaindu daitezke nonahi. Zelebrea egiten zait udan lan egitea, besteak oporretan dauden bitartean; zelebrea euskara zokoratzen dutenei berdintasunaz mintzatzen entzutea; zelebrea gotzainak sexualitateaz lezioak ematen ikustea.

Mundua zelebrea baita.

Everest 4mm hazten baita urtero. Kanadan bakarrik mundu osoan baino laku gehiago daudelako. Txinak bost ordutegi ezberdin behar lituzkeen arren, herrialde osoak Beijingo orduarekin funtzionatzen duelako. Texasen Ding Dong izena duen herri bat dago. Libiako zoruaren %99a hondarrak estaltzen du. Suitzako postaletan ikusten ditugun etxetxo eder horietako batzuk, errealitatean, bunker militarrak edota armategiak direlako. Zeelanda Berrian  Taumatawhakatangi­hangakoauauotamatea­turipukakapikimaunga­horonukupokaiwhen­uakitanatahu izena duen muino bat dagoelako (lagunentzako Tau). AEB-tan uneoro gutxienez 61.000 lagun daudelako hegazkinez bidaiatzen. Ipar Korea eta Finlandia, praktikan, herrialde bakarrak banatzen dituelako. Pluton Errusia baino txikiagoa delako, eta Errusian 9 milioi emakume gehiago daudelako gizonezkoak baino. Saudi Arabiak Australiatik inportatzen ditu gameluak. Munduko hizkuntzen %4a biztanleriaren %96ak hitz egiten duelako. Varsoviaren ondoren, Chicago da poloniar biztanle gehien dituen hiria. Bakio Baiona baino iparralderago dago.

Horregatik ez naiz asaldatu Arantza Tapia honakoa esaten entzun dudanean: “lortu behar da langileen ahotsa benetan ordezkatuta egotea”. Mundua zelebrea baita.

Zelebrekeriak