Zeintzuk dira eten behar ez duten funtsezko jarduerak?

Zeintzuk dira eten behar ez duten funtsezko jarduerak? –

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak larunbat iluntzean eman du jakitera itxialdia gogortu eta erabatekoa izango dela datorren astelehenetik aurrera; eten egingo dira funtsezkoak ez diren jarduera guztiak. Hortaz, eta printzipioz, martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte, funtsezko lanetan ez dabiltzan Hego Euskal Herriko langile guztiek etxean gelditu beharko dute.

Baina zeintzuk dira itxi beharko ez duten jarduerak? Hemen duzu erantzuna.

Funtzezkoak ez diren jarduerak etenda, datorrena astelehenetik aurrera

Cadena Ser irrati kateak oinarrizko zerbitzuak zeintzuk izango diren zehazten duen dokumentu ofizial bat argitaratu du. Honakoak dira itxi beharko ez duten funtsezko lanak.

1) Suhiltzaileak, Anbulantziak eta Osasungintzako garraioa, Polizia eta segurtasun indarrak, Babes zinbilerako erakundeak eta salbamendu langileak.

2) Mantenu-pertsonala garraiatzen duten langileak edo osasungintzako instalakuntzen konponketaz eta mantenuaz arduratzen diren langileak.

3) Osasungintzako materiala eta botika banatzaileak.

4) Elikagaien banatzaileak eta nekazal produktuen ekoizle, saltzaile, eraldatzaile eta banatzaileak. Abeltzainak eta arrantzaleak eta sektore hauetako langileak.

5) Hirietako hondakin solidoen biltzaileak.

6) Erregaien garraioan lan egiten duten langileak.

7) Garbiketa eta higiene produktuak ekoizten eta banatzen dituzten langileak.

8) Armada.

9) Errepideetako laguntza zerbitzuak.

10) Errepideetako mantenu zerbitzuak.

11) Alarma zerbitzuez, zaintzaz eta funtsezko edozein zerbitzuk beharrezko duen zaintzaz arduratzen diren segurtasun enpresa pribatuak.

12) Posta zerbitzu publikoa: Correos.

13) Hileta zerbitzuak

14) Hedabideak eta poliziak ontzat hartzen dituen eta herritarrentzat funtsezkoak diren oinarrizko zerbitzuak bermatzeko mugitzen diren bestelako garraioak.

.

Funtsezko jarduerak zehazten dituen dokumentu ofiziala

.

______________________

.

Pedro Sánchez espainiar Estatuko presidentearen agerraldia:

Funtzezkoak ez diren jarduerak etenda, datorrena astelehenetik aurrera –

Zeintzuk dira eten behar ez duten funtsezko jarduerak?

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zeintzuk dira eten behar ez duten funtsezko jarduerak?”-ri buruz

  • Aupa.
    Kuriositatez, gainerateko langileen kasua zein da? Langabezia? Zein dispositibo ematen da martxan orain langilegoaren aktibitatearen konpentsatzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude