Zein lurraldetan bizi zara?

3 milioi biztanle gara Euskal Herrian. Gipuzkoan eta Bizkaian pilatzen da populazioaren %62. Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan, aldiz, %10; Araban beste. Nafarroa Garaikoak dira gainontzekoak, %19.

Horietatik zenbat dira euskaldunak? Laurdena, 700.000 inguru, omen. Gehientsuenak, bai ehunekoz bai kantitatez, Bizkaian (254.000) eta Gipuzkoan (300.000), Jaurlaritzaren inkesta soziolinguistikoaren arabera.

Eta, interneten? Zenbat euskaldun sarean? Hori ez dugu hain argi. Aitzitik, badakigu ZuZeun zabiltzatenok bazaretela Euskal Herrikoak (gehienak), euskaldunak eta internet zaleak. Jakin nahi dugu aurreikusi daitekeena zenbateraino den zuzena. Hara ba, otutzen zaigun galdera bat: Zein lurraldetan bizi zara? 


inkesta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude