Zein izen jarriko zenioke mugimendu berriari?

MzMwNA==

Jolas bat da, badakigu, inork kasurik egin gabe pasa daitekeena, baina zergatik ez jolas egin jolas egite hutsagatik bada ere? Ilusioari tarte bat egiteko bada ere?

Atzo Bilboko Kafe Antzokian eman zuten albistea, plataforma bat sortuko dela euskaldunon eskubide zibilen alde egiteko, Irlandan bezala, Hegoafrikan bezala. Baina nola deituko da? Adierazi EH! Plataforma? Ez dirudi izenik egokiena denik.

Prentsan honakook ikusi ditugu, besteak beste: Frente Democrático Unido, Plataforma Ciudadana… gazteleraz, eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua Berrian.

Hauek ere ez dirudite egokienak direnik, oso luzeak baitira eta hizkuntza batean funtzionatzen badute, bestean ez.

Zergatik ez, beraz, geu hasi proposamenak egiten? Seguru denon artean bururatzen zaigula egokiren bat. Lotsa galdu eta mugimendua, edo plataforma, edo batuketa… iradoki dezakeen zerbaiti izendatzeko balio duen izen bat etorriko zaizu burura. Edo ametsetako zeure aukera politikoak nola behar lukeen izena ere bai. Nahi duzuna, baina bota zeurea.

Geu hasiko gara: Demokrazia Helburu. Bai, DH deitzen da gure aukera. Oraingoz.

Irudia | Demokrazia Helburu | Zuzeu | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Zein izen jarriko zenioke mugimendu berriari?”-ri buruz

  • EI: Euskal Independentziazaleak

  • Izenak jartzeko orduan, oztopo izan da askotan deklinabidea. Esate baterako Marinaren proposamenarekin, zaila legoke oso: “Euskal Indepentziazaleakekoek esan dute…”. Jozulinena hobeto dago, baina, hala ere arazoak: “Abianekoek esan dute…”. Gainera ez du siglarik proposatu: “A”? “ABN”?
    Barkatu geurea defendatzea, baina hobeto deklinatzen da baita forma laburtuetan ere: “Demokrazia Helburukoek esan dute…”, “Helburukoak etorri dira…” “DHk esan du…”

  • DH ederra dek!
    Gezurra ematen dik, oraindik dituk izen aski politak ermu hontarako!!! Tamalez hainbeste izen ezagutu dizkiago jada.

  • “Abian” izen propio bezala ikusten dut nik, ez da akronimo bat (izan liteke, bilatuz gero, halere). Eta kontsonantez amaitutako izen propioak egon badaude euskaraz…: Hasier, Jozulin… 😉

  • Eskubideak Bat

  • DAIE:Denok Ala Inor Ez…….dena ala ezer ez.
    Mikel Laboari omenez

  • Izena eta siglak ongi daude, hala ere, nik ez dut uste Demokrazia helburua denik, izatekotan bitartekoa litzateke. Siglak mantendu eta beste izen hauek izan daitezke:

    Denok Helburu (DH)

    eta erderaz: Derechos Humanos (DH) Droits de l’homme.