Amaiur izango da koalizio abertzalearen izena

Amaiur izango da koalizio abertzalearen izena

amaiur

(eguneraketa) Bildu-rekin egin bezala, aurkezpen agerraldian ez zuten koalizio berriaren izenik aurkeztu Ezker Abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek.

Izena baino izana garrantzitsua dela dakigu guztiok. Horixe bera azpimarratu nahi izan dute Madrilgo Kongresura aurkeztuko den koalizioko kideek. “Nazio eskubideak” defendatzera joango direla jakinarazi dute eta Gernikako Akordioa izango dutela iparrorratz.

Baina, hitzaldi eta proposamenak baino gehiago entzungo dugu aurrerantzean koalizioaren izena. Iruñean aurkeztuko dute igandean eguerdiko 12:00etan burutuko den ekitaldian.

Asmatzeko zaila zen Amaiur izena. Baina, zer iruditzen zaizue nafar gazteluari erreferentzia?

izena, politika

18 pentsamendu “Amaiur izango da koalizio abertzalearen izena”-ri buruz

  • Xabier Gantzarain 2011-09-27 14:44

    biribildu

  • Euskal Herria hitzak izango ditu.

  • Ibon Garmendia 2011-09-27 15:34

    Igandean, eguerdiko 12:00etan hobe lukete Azpeitian aurkeztea. Kilometroak eguna da eta lehentasuna duela iruditzen zait dataz eta garrantziaz.

  • Irratian entzundakoaren arabera AMAIUR izan zitekeen.
    Ustet Onda Vascan esan dutela.
    AIO!

  • Amaiur. Oso ona, gustoko dut.

  • Oier Aranzabal

    Niri Amaiurrek ez dit grazia handirik egiten. Izen deskriptigoagoa jarriko nioke.

  • ZuZeu

    Ez da lehe aldia izenen kontuekin gabiltzana. Hemen ere saiatu ginen…

  • Berrian Amaiur dela diote.

  • Josemari Navascués 2011-09-28 09:26

    Ni Oierrekin nago. Hobe, beti ere, inolako erreferentzia zehatzik gabeko izen deskriptiboren bat. Ez zait izen egokia iruditzen EZKER abertzalearentzat. Nire ustez, Erdi Aroko erregeen arteko kontuak ez dira talde ezkertiarraren adierazgarri. Esan diezadala norbaitek Gaztelako erregeen eta Nafarroako erregeen arteko desberdintasunak zein diren. Gainera, Nafarroa nolabait nabarmentzeko betiko jokoa/trikimailua dela irizten diot (Aralarri eginiko keinua ez ote?).
    Euskaldun gehienok ez gara nafarrak eta ezkertiarrok ezin dugu inoiz erregeekin eta erresuma doilorrekin bat egin. Ni neu, behintzat, ez naiz izen horrekin identifikatzen eta, agian, botoak galtzeko arrazoia ere izan daiteke. Etorkizuneko proiektuari nekez atxikitzen zaio horrelako izen bat.

  • Josemari Navascués 2011-09-28 09:41

    Benetan Euskal Herri plurala, eskuzabala, etorkin guztiak onartzen dituena, kultura guztiak errespetatzen dituena nahi badugu eta, batez ere, gizarte orekatua eta berdindua aldarrikatzen badugu, izen hori OSO DESEGOKIA da. Kontu zaharretan oinarritutako herriak ez du etorkizunik.

  • Ibon, eraikuntza nazionala ikastola pribatu baten finantzazioaren gainetik dago; eta amaiurreko hauek ere, hala pentsatu dute; bestela, eskola publikoaren alde daudela pentsatuko dut eta ez ikastola pribatuen defentsaren alde!

  • Peru Dulantz 2011-09-28 14:04

    Izenekin, beti gertatzen den bezala, ohitu egin behar. Niri hasieran ez, eta gero bai, asko gustatu zait. Euskaldunen erresistentziaren eta ez-errenditzearen ikurra da, ez du ezer aniztasunaren aurka edo monarkiaren alde.

    Ikastolei dagokinez, “pribatru” kontu horretaz aspertuta nago. Alaba “euskal” (kar,kar) eskola publikoan daukat, herrian besterik ez dagoelako, eta zinez diot ikastolaren beharra inoiz baino handiagoa dela… Zenbat herritan ez ote dira damutu Ikastola publifikatu izanaz!

  • Peru, koalizioaren hitzarmenaren itzulpenak zera dio (jatorrizkoa gaztelaniaz sortua da):
    “Halaber, eredu publikoen aldeko zalantzarik gabeko defentsa egingo dugu bai hezkuntzan, bai osasunean, bai gizarte politiketan”.

  • Gari Garaialde 2011-09-28 16:55

    Zergatik da Euskal Eskola Publikoa den bezalakoa eta Ikastola pribatua?
    Hitzak alperrik bota aurretik, historiari pixka bat erreperatu.
    Baldin Bada Irungo Musika taldeak 80. hamarkadako Ibilaldia batetarako egindako kantuan “Zirt-Zart, eskola euskaldu publiko bat” aldarrikatu zuen. Zer gertatu zen gero? Noiz egin zen Euskal Eskola Publikoaren legea? Nola? Zeinek bultzatu zuen? Nola?…

  • Ibon Garmendia 2011-09-28 21:28

    Julian,

    Nik nahiago euskal zuhaitzaren adar euskalduna, espainiar zuhaitzaren adar euskalduna baino. Bihar, bertan euskal eskola publikoaren alde egingo nuke aldarri.

    Eraikuntza nazionalean heziketaren gaian izango genuke ze eztabaidatua…

    Ongi izan

  • Amonamantangorri 2011-09-28 21:49

    Oso gai interesgarria ikastolena. Hurrengo batean igual…

    Izena gutxienekoa da, baina badu bere garrantzia. Iruñeko aurkezpen ekitaldian izen hori zergatik aukeratu duten azaltzen hasten direnean, beldur naiz ez ote dudan auzo-lotsa pixkat sentituko. Patxi Zabaleta Nabarralde elkartearen ingurukoa da, eta aurpezkeneko arrazonamenduak korronte horren ildotik baldin badoaz… Adios.

    Jende asko dago “Antzinako Erresuma Galduarekin” amesten duena, abertzaletasun klasikoaren sinbologia, mitologia eta narratibari zentzua ikusten diena. Niri, berriz -eta hemen ikusten dudanez, enaiz martziano bat-, kontu horiek ez didate ezer esaten.

    Euskal Nazionalismoa edergarri horiekin hornitu zen, askotan, foruzaletasun zaharretik gauza batzuk hartuz. XIX. mendetik, Arturo Campion eta Arana anaiez geroztik, iruditeria hori ez da asko aldatu, eta indarra galdu duela uste dut. Orain posmodernoak gara, alegia, eszeptikoagoak.

  • Gari Garaialde 2011-09-29 09:24

    Portzierto, argazkia 2009ko otsailaren 17koa da, 11:46etan ateratakoa da. Ezagunak egiten zitzaizkidan detalle ugri eta artxiboan begiratu dut. Argazkia atera zuena nire ezkerrean zegoen (fisikoki, eh!), eta nirea baino segundo erdi beranduago sakaltu zuen botoia. Grazia egin dit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude