[Barretartia] Zein da zure txikitako kantarik kuttunena?

[Barretartia] Zein da zure txikitako kantarik kuttunena? –

[Barretartia] Zein da zure txikitako kantarik kuttunena?

«Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea».

Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974)

.

Herri askotan bezala, Usurbilgo Udarregi ikastolak ere 50. urteurrena ari da betetzen aurten, eta hori dela eta diska bat atera du. Bertan ikasle, irakasle eta ikasle-ohiek abesten dute, eta ondo gainera.

[Barretartia] Zein da zure txikitako kantarik kuttunena?Izarraren laguna kanta, Usurbilgo Udarregi ikastolatik izarrei maitasuna mundu osora zabaltzeko ametsetan. ikastola osatzen dugun guztiok abesten dugu. 5 urteko haur batek, Unax Lopek, hasiera ematen dio doinu sinple eta ederrez osatutako kanta honi. 6 bider errepikatzen da doinu hori modu eta jende ezberdinez, irakasleekin, guraso eta aiton-amonekin, HH3 eta 4 urtekoak musika irakaslearekin eta LH1-2-3. mailakoekin eta guztiok batera doinu ezberdinetan, instrumentuekin…

.

Hori dela eta, gaur gure haurraren bila abiatuko gara eta hauxe da galdetuko dizuena: zein da txikitako zuen kanta gustuekoena?

Ez pentsa, Jaione Escudero musikaria dugu ikastolako andereño, Imanol urbietaren eskuin besoa. Niria izan zen eta orain nire alaba eta semearena ere bai. Niretzat betirako gordeko ditut:

.

  • Xixupikak belaunaldi bat baino gehiago markatu gaitu. Txiki txiki txikia.
.
  • Txirri, Mirri eta txiribitonek ere gure soinu banda egin zuten. Aurretik Kixki Mixki eta Kaxkamelon zirenean. Altza pelipe trulalai.
.
  • Xagu txiki, sagu maite. Gurasoekin lotzen dut.
.
  • Binbili bonbolo.
.
  • Alferraren astea.
.
  • Haurrak ikas esazue.
.
  • Pirritx eta porrotx. Maite zaitut.
.
Maiatzaren 2an Euskadi Irratiko FAKTORIA saiorako egindako kolaboraziotik.
Zein da zure txikitako kantarik kuttunena Zein da zure txikitako kantarik kuttunena Zein da zure txikitako kantarik kuttunena