Zein da Xabi Alonsoren benetako Instagram kontua?

Zein da Xabi Alonsoren benetako Instagram kontua?

Cuatro kateko kirol sail kilometrikoa kazetari horietako bati entzunda izan nuen, ustez Xabi Alonsorena den mezu honen berri (Beheko argazkian). Ez naiz Instagram zalea, ez eta erabiltzailea ere, baina kate espainiarraren sinisgarritasuna sinistuta zur eta lur geratu nintzen tolosarraren patriotismoarekin. Gerora ordea, hotzean, dena zalantzan jarri behar izan dut.

Zein da Xabi Alonsoren benetako Instagram kontua

@Xabi14oficial

Xabi Alonsok ez du ezer gezurtatu. “Harro naiz espainiarra izateaz” mezua haizatu zuen Instagrameko kontuan Alonsoren kontu ofiziala dela esaten da. Baina zail da sinisten.

@XabiAlonso14

Horrez gain bada beste kontu bat, XabiAlonso14 izenekoa, zeinetan ez baituen ofiziala denik jartzen. Bertan ez da mezu hain patriotikorik elkarbanatu.

Instagramek ez du egiaztatutako konturik, nik dakidala, ez behintzat tolosarraren kasuan. Denoi logikoagoa egiten zaigu bigarren hau izatea bere benetako kontua. Are gehiago, bigarrena izatea nahi dugu. Baina hori Xabi Alonso jaunak soilik dezake argitu. Ea honako posta iristen zaion.

Zein da Xabi Alonsoren benetako Instagram kontua?

Zer duzu buruan “Zein da Xabi Alonsoren benetako Instagram kontua?”-ri buruz

  • Ez bat eta ez bestea, bere emazteak (instagram: nagotwit) askotan esan du Xabik ez duela Instagram konturik, bere jarioa Twitter bidez zabaltzen duela. Gainera, Xabik bere Twitter kontuan argitaratutako argazkiak beti “pertsonalagoak” izan dira (seme-alabekin, Donostian paseoan, etab.), eta kontu horietan daudenak edozein komunikabideetatik lortu daitezke. Harritzekoa litzateke Alonsok bere ibilbide guztian adierazpen politiko/patriotikorik egin izan ez (euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzen duen pankartarekin zelairatzea salbu) eta azken urteetan egitea.
    Hori bai, biziki harritu nau bere emazteak Espainiako kamiseta soinean duela argazki bat igo izanak, sekula santan ez baitu jantzi gaur arte, eta seme-alabak ere garaipenetan kamisetarik gabe zelairatu dituztenean: http://www.vertele.com/files/2012/07/Eurocopa-2012-celebraci%C3%B3n-ni%C3%B1os.jpg (kamiseta gabeko biak dira Alonsoren haurrak)