Zehazki noiz?

Zehazki noiz? –

Zehazki noiz?

Asteon Mendigorriko eskolako bi guraso aditu ditugu parlamentuan beren herrikideen eskubideak zanpatzeko eskatuz. Kezkaturik daude; eskolan D eredua paratuta haien seme-alaben ongizatea kaltetuko delakoan. Aitzakia sorta zabala izan da: beste afera batzuetarako Garesera mugitzen direla mendigorriarrak (beraz, D ereduko ikasleak zergatik ez?), eskolan ez dutela baliabide aski (baliabide gehiago eskatu? Ez, hobe D eredurik ez paratzea), gutxiengo direla euskara nahi dutenak (nola dakite hori?)…

Aitzakiak, beldurrak estaltzeko. Euskarari beldur diotelako, D eredua mehatxua delakoan gaur egungo egoera bere horretan mantentzeko. Hala baita. Jakin baitakite D ereduak salbatu dituela zenbait eskola: San Frantzisko, Antzingoa, Sesmakoa… Eta ez ezartzeak itxi dituela beste zenbait: Mañerukoa…

Euskara arbuiatzen dutenak ez dira gehiengo, eta, beraz, D eredua ezarrita, hura bihurtu liteke urte batzuen buruan Mendigorriko eredu zabalduena, haurren ongizatea baino, erdaldunen pribilegioa kaltetuz. Pribilegioari eusteko bazterketari eustea da kontua, eta horretarako intoxikazioa baliagarria bada, aurrera.

Baina gezurrak hankak labur. Badira inoiz erantzuterik ez dituzten galderak: Zehazki zein da urratzen zaizuen eskubidea? Zehazki noiz inposatu zaizue euskara?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko apirilaren 23koa]

Zehazki noiz?

BARDO GORRI NAFARRA