Zaurietan kuradu eta, AMA, nagozu oera

“Amá, atoz onára” , ai ama, ama, ama, “zaurietan kuradu eta, ama, nagozu oera”.

Bihar Amaren Eguna ospatzen ei da, ama onarena. Ama, seme-alaben nahi eta beharrak asetzeko prest, beti prest dagoena.

Zaurietan kuradu eta, AMA, nagozu oeraAintzinaro Klasikoan, Grezian hasi bide ziren Amaren Eguna ospatzen; Rea jainkosa, Zeus, Poseidon eta Hades-en ama zena, omenduz. eta beste horrenbeste egin zuten erromatarrek Hilaria-rekin.  Kristauek, ospakizuna bereganatu eta Ama Birjinari gorazarre egiteko erabili izan dute orain gutxira arte, abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez. 1965etik baina, saltoki handiek bereganatu duten data maiatzaren lehen igandez ospatzen da Espainian, eta maiatzaren azken igandez Frantzian.

Iragarkietako “ama” ereduari erreparatuta… badago zer ospatua?

Ondorengo bideoan Irantzu Varelak modu ezin ironikoagoz erantzuten dio galderari, La Tuerca telebistako “El tornillo” saioan.

 

Las Vulpess zirenen “Me gusta ser una zorra!” kantua sintonia duen saioa -bat baino gehiago asaldatuko dira orain asko legez, gizarte gaietan atzera goaz-eta!- Silvia Federici-ren aipu batek itxiko du; Danele Sarriugartek twitter bidez esan duenez, “amatasun totala bizitza osorako espetxe afektiboa delako esaldi polemiko hori bikain eta umoreaz azaldua” da bideoa.

Elgoibartar idazleak berak ere hartu du gaia ahotan Berria egunkarian, eta Mikel Laboak kantatu zituen Joxan Artzeren hitzak gogoratu: “Nere ama hil zait, lanak itota, zertarako den bizitza jakitera iritsi gabe”. Donostiarraren omenezko “Txinaurriak” lan bikoitzean (Bidehuts), Ama Say taldeak “Ama hil zaigu” kantuaren ondorengo bertsioa egin zuen:

"Ama hil zaigu", Ama Say, Amaren Eguna, Danele Sarriugarte, El Tornillo (La Tuerca), Irantzu Varela, mikel-laboa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude