Zarauzko Euskaraz Bizi Eguneko laburpena

Zarauzko Aek eta EHEk antolatuta, irailaren 7an Euskaraz Bizi Eguna 2013 ospatu genueneko laburpen bideoa duzue ikusgai. Egun osoko egitaraua izan genuen: goizean goizetik hasita herri lasterketa, bazkaria, kalejira eta ondorengo txosnetako kontzertuekin amaitzeko. Egun paregabea izan zen Zarauzko euskaltzaleontzat eta, hau gogorazteko eginiko bideoa da.

zebe2013

Bestalde, AEK eta EHEren artean idatzi genuen egun horretako manifestua ere hemen duzue irakurgai. Eta argazki bilduma ere gure flickr gunean aurkituko duzue. Gustukoa izan dezazuela eta mila esker egun hau aurrera ateratzea posible egin duzuen guztioi!!

Zer duzu buruan “Zarauzko Euskaraz Bizi Eguneko laburpena”-ri buruz

  • Munduri begiratzeko nire modua horixe!
    bideua mundiala iruditu zait,
    muntaketa… sentsibilitate mundutiarrez egina.

    zorionak antolatzaileoi!