Zarauzko Euskal Jaiak

MzE5MA==

Zarauzko ikur nagusietako bat da.Guztiz errotatutako ospakizuna. Gizartea etengabe aldatuz doa, geroz eta azkarrago, baina denborak ez du zarauztarron eta Euskal Jaiaren arteko maitemintzea zimeldu. Aitzitik, laurogei urtetik gora daramatzate elkarrekin, urtetik urtera zoriontsuago, biziago, indartsuago. Arrakasta horren arrazoiak begi-bistakoak dira. Atzean dituzten gizon eta emakumeen isla dira festak. Eta Euskal Jaiak bere-berezkoak ditu zarauztarron nortasunean txertatuta dauden hainbat osagai: tradizioa eta modernitatea, usadioak eta dinamismoa, seriotasuna eta ondo pasatzeko gogoa, aberria eta integrazioa. Muturrak diruditen horiek, koktel magiko batean topatzen dute oreka. Aurten ere, musika, dantza, bertso, karroza, antzerki, kirol eta kale-animaziorik ez da faltako. Denak, euskararen hariak elkar loturik, herri euskaltzalea baita Zarautz. Baina aldi berean, Zarauzko mugetatik haratago doan ahots ozena entzungo dugu gurean irailaren 2tik 9ra bitartean: Euskal Herriarena. Guzti hori ez litzateke existituko egitaraua posible egiten duten eta urte osoan zehar lanean zintzo diharduten hainbat elkarte, eragile eta norbanakoen ahaleginik gabe. Eskerrik beroenak guztiei, Turismo Bulegoaren izenean. Jantzi alpargatak, abarkak eta gainerakoak, eta plazara!

Irudia | Zarauzko Euskal Astearen irudia. | Garbiñe Vitoria | Creative Commons By SA
euskal jaiak, euskara, garbiñe vitoria, Zarautz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude