Zaplaztekoa nork nori

Zaplaztekoa nork nori – 

Olatz Artola Apeztegiak berria egunkarian.

Zaplaztekoa nork nori
Smith, Rock jo duen unean. / ETIENNE LAURENT/EFE

Bart izan ziren Oscar sariak. Alfonbra gorriko flash argiek harrapatutako formek, bolumenek eta zimurrek itzal egiten diete sariei, saridunei. Soinekoetan, takoietan, orrazkeretan: hor jartzen da arreta; hara joaten da begirada. Gaur goizean begiak zabaldu, sakelakoa piztu, eta meme bat esnatzeko. Makarrak kendu aurretik, Will Smithek Chris Rock umoristari emandako zaplaztekoaren berria. Agertoki gainean.

Pinkettek ilea arrasean moztu duelako egin du txistea Rockek. Ekitaldian. Publikoan. Hamar milioi ikusle baino gehiagoren aurrean. Ia guztiei egin die grazia, Pinketti salbu. Smithek ere, hau da, Pinketten senar Will Smithek ere egin du barre. Baina, jarraian, belarrondoko bat eman dio Rocki.

Batak ahozko biolentzia erabili du umorearen izenean, umore matxista —baldin eta hori umorea bada—, eta besteak biolentziaz eta matxismoz erantzun dio. Zaplazteko bat emanda.

Baina kolpea, bikoitza, Pinkettek jaso du. Jendaurrean alderik alde zartatua izatea aski ez, haustea nahikoa ez, eta senarrak zapaldu egin ditu puskatuta diren zati horiek guztiak. Krisk, karrak. Txiki-txiki egin. Smithen jokaerak Pinketti ulertarazi dio ez dela gai bere burua defendatzeko, horretarako dagoela bera: gizona. Defendatzeko modua biolentzia dela, eta, gainera, maitasunagatik egiten duela. Maite duelako.

Pinkett izanagatik txisterako objektu, Smithek ere objektualizatu eta defendatu beharreko jabetza bilakatu du. Barre egin du. Zutitu. Jo. Eta, bueltan, burua tente, eseri. Gero, berriz altxatu, oholtzara igo, saria jaso, eta aurrez egindakoa mikrofonopean argudiatu. Berretsi. «Maitasunak erokeriak eginarazten dizkizu». Ahotsa altxatu du, eta azpimarratu Pinkettek ez duela ahotsik.

Smithek, mikrofono parean, barkamena eskatu die akademiari eta sarietarako izendatutako kideei. Ez, baina, emazteari… Beste kolpe bat.

+

2022 Oscar sari arraroak

 

Zaplaztekoa nork nori

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

16 pentsamendu “Zaplaztekoa nork nori”-ri buruz

  • Nolakoak diren feminista hauek!!!! Egiten duzuna eginda ere, beti gaizki, eta emakumea beti biktima.
    Atzo lan istripu baten ondorioz urteko hamalaugarren langilea zendu zen. Hamalau hoietatik denak gizonezkoak. Feministak mutu.

  • Horrela da, Tximino.
    Nik uste, azkenean, emakumea beti biktima gisa azaltze hau bera dela jarrerarik matxistena.
    Zuk, interesatzen zaizkizun estatistikak bakarrik aztertzen badituzu genero ikuspegitik, oso erraza da emakumeei zapalduta daudela sinestaraztea, eta lan istripuena adibide oso garbia da. Euskadi Irratian, euskerak ematen dien aukera baliatuz, kasu askotan langile bat hil dela esaten dute, gizona ala emakumea zen esan gabe.
    Luzera begira, belaunaldi gazteei ematen ari gatzaizkien mezu honek (“zerbait lortu ezin baduzu, heteropatriarkatuaren errua da, ez zure ardura”) ez dut uste ezer onik ekarriko duenik.

  • Feminismoaren aldarrikapenekin (berdintasuna,erasoen aurka egotea…)ados ez egotea larria da eta arazo baten seinale.
    Horrelako artikulu eta ikuspuntuek ez due ezertan laguntzen ideia hauek gauzatze aldera eta aurkakotasuna indartzen dute.
    Alderantziz izan balitz (emazteak senarra defendatzea) zer gertatuko litzake? Jada heroi feminista izango litzake ala bere senarra defendatzen duen emakume zapaldua?… Erokeria bat da horrela funtzionatzea.
    PErtsona ezagun batek sari bat jasotzeko unean, maite duen pertsona baten aurkako erasoaren aurrean,zaplazteko bat emanez erantzuten du.
    Gertaera hau genero, arraza, erlijio… ikuspuntutik ikustea zentzugabekeria bat da eta ez dagoen tokian bilatu nahi izatea.

  • Horrelako artikuluak irakurri ostean, euskal gizartea zabortegi ideologikoa ez ote den bihurtu galdetzen diot nire buruari.
    Ea inoiz proposamen berri eta freskua dakarren ildo ideologikoa sortzeko gai garen, behingoz ingurua zeharo kakazturik duen ildo politiko honi bizkarra eman diezaiogun.

  • Zaila da tximino, euskal gizarteak uko egin dio ideiak landu eta sakontzeari , dogmatizatutako ekosistema politikoa dugu, herri txikiz osatua, eta kazikismo puntu batekin.
    Hala ere feminismoaren aldarrikapenen %100 ekin bat egiten dut, artikulu hau ez da feminismoa.

  • Alpargatero 2022-03-29 13:22

    Ez nago ados, aaaaa, gaur egungo feminismoa (feminismo subentzionatua, mainstream-ekoa) horixe bera da.

  • Hemen zuzeun halako tximinokeriak bota bai, baina, zuen ama, arreba, edo neskalagunaren aurrean ere berdina diozuen galdetzen diot nere buruari… Galdetu zuen buruari zergatik duzuen hau edo halakoak kritikatzeko beharra, zergatik ez diozuen egoten uzten, erantzun bat ematera zergatik sentitzen zareten behartuak edo… ez dut ulertzen…

  • Ama, arreba, emaztea eta alabak ditut, eta edozein lotsagabek hauetariko baten bat modu anker batean irainduko balu, nire erantzuna zartako pare bat ematea litzateke, hori bai, beti berdintasunaren izenean.

  • eeee, Zuzeu iritzia emateko plataforma librea da, zergaitik axola zaizu hainbeste artikulu honetaz iritzia emateko dugun “beharra”k eta ez beste hainbatetan ematen dugunaz.
    Ni zaplaztekoaren alde,artikuluarekin desados eta feminismoaren alde nago.

  • Amonamantangorri 2022-03-29 17:51

    “Pinkettek ilea arrasean moztu duelako egin du txistea Rockek”.

    Ez, kale. Pinkettek ez du nahita ilea moztu, ilea galdu baizik. Burua soildu zaio, osasun arazo bategatik. Noizbait jendaurrean hitz egin izan du galera horrek sorrarazi dion atsekabeaz. Egia esan, ez zait zirko hau bereziki interesatu, baina xehetasun hori behintzat jaso dut.

    “Oskar” zeremonia bezalako ideologikoki kontrolaturiko ekitaldi batean, horrelako bromatxo nazkagarriak zentsura pasatu du.

    “Lekuz kanpo”, “toxikoa”, “matxista”… Horrelakoak irakurri eta entzun ditut. Bromagatik? Ez, zaplastekoagatik.

    Ricky Gervais-en bidetik, “Roasted” modukoen estiloari segituz, ideia ona iruditzen zaie horrelako espektakuluetan broma gordin eta krudelak tartekatzea, halako laudorio-irain pasibo-agresiboekin. Dena da jiji-jaja, harik eta norbaiti gehiegi ukitzen dizkioten arte. Ba, lehengoan bat nazkatu egin zen eta ez zuen pasatzen utzi.

    Iritziak denetarik izan dira. “Nire bikotekideari ere halakorik esango baliote…” irakurri diet emakume feminista eta ezkertzale frankori. Kontua ez dago hain argi. Jakina, “biolentzia gaizki dago” mantran sinesten dutenak ere badira; niretzat hori ere oso erlatiboa da.

  • josu naberan 2022-03-29 18:06

    eritzietan, ados PRINTZIPIOZ ETA PRINTZIPIOETAN aaaarekin

    baina praktikan, Komikoari zaplasteko bat ematea gehiegikeria madrea deritzat, biolentzia santifikatzen duela. Egintza horretan inolako matxismorik ez dakusadan arren…

    Zergatik ez beste rxiste batekin erantzun eta kitto? Baliteke emaztea ere ados eta konforme asko izatea KONTRA-TXISTE batekin. Gizabidezkoagoa deritzot.
    Bestea, aldiz, ESZENATOKI ESZENIKO hartan gertatu zena
    txit senetik at dagoelakoan. West-Fahrreko pistolerroen espektakulua dirudi, gizabidezkoa baino.

  • Zaplasteko didaktikoa jotzea biolentzia santifikatzea bada, gizakiaren garapenean bitartekorik eraginkorrena ukatzen gabiltza. Ez ditzagun kontzeptuak nahasi.

  • Çaplastecoac beguiratzea maite duenac, beguira ditzaque Russiaco chapelquetac, cein ondoren occidenteac imitatu bait ditu.

    Hoberena hasieratic, Siberiaco baserritarra cen. Demboraz garaitu çuten, bainan bethi içanen da hoberena horretan.

    Hemen horri buruzco video bat ikus daiteque:

    https://www.youtube.com/watch?v=9h5jqgyIZ3k&t=21s

  • Honetan ikus daiteque nola hasi cen hau guztia:

    https://www.youtube.com/watch?v=koHz8hBDato

  • Nere ustez, Oscarren ceremonia horretaco guerthaquiçun hura actoreen arteco gauça bat cen. Oraingo egoera geopoliticoa adiaraz deçaque, aguian. Bainan ez çait onqui iduritzen erabilcea bi belz euren artean mococa camera guztien aurrean. Muntaia racista dirudi.

  • josu naberan 2022-03-30 09:22

    Ez zekiat “razista”, baina bai DELA muntaia MORBOA.

    Beha, bestela, espektakulu horri buruz ZUZEUN zenbat ari garen parte hartzen!