Zaldibartarrak gero eta sarriago hurbiltzen dira euskaraz udaletxera

Zaldibar udaletxeaZaldibarko Udalak euskararen erabilera-plana martxan jarri zuen 2008an, Elhuyar Aholkularitzaren gidaritzapean. Bost urte hauetan Udalak zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko ahalegin handiak egin dituzte langileek eta politikoek, eta egindako lana ere neurtu egin da epe desberdinetan, aurrerapenik izan den edo ez jakiteko. Azken hiru urteetan, hain zuzen, emaitzak ezin hobeagoak izan dira: neurketa horiek adierazten dute herritarrek gero eta euskara gehiago erabiltzen dutela udalera hurbiltzen direnean.

Neurketa horietan hainbat egoera hartzen dira kontuan, besteak beste, herritarrak leihatilan erabiltzen duten hizkuntza, telefonoz egiten den agurra eta elkarrizketa zein hizkuntzatan egiten den, etab. Neurketak azken hiru urte hauetan egin dira, 2011n, 2012an eta 2013an, hiruetan urte-sasoi eta era berean eta honakoak izan dira emaitzak: Udaleko langileek lehen hitza euskaraz egiten dute ia kasu guztietan, bai telefonoan, bai aurrez-aurre; herritarrak jartzen direnean harremanetan euskaraz egin duten kasuak % 44tik % 55era pasa da; leihatilan egiten diren elkarrizketen erdia euskaraz izan dira azken neurketan, duela hiru urte baino 9 puntu gehiago; telefonoan egiten diren elkarrizketetan % 37tik % 45era pasa da euskararen erabilera; langileen arteko harremanetan euskararen erabilerak gora egin duen arren, oraindik badago hobetzeko tartea.

Euskararen nazioarteko eguna emaitza hauek ospatzeko parada ematen du, baina Zaldibarko Udalean erronka bat jarri diote bere buruari “egunero ospatzea eta gozatzea”.

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.