Zaldi Eroak Iñigo Urkullu marraztu du

Berria egunkarian Patxi Huarte Zaldi Eroak (@zaldieroa) marrazten dituen De Rerum Natura tirak segitzen dituzuenok badakizue non dagoen pilota. Juan Jose Ibarretxe “Braveheart” eta Patxi “Napoleon” Lopez irudikatu ostean, lehendakari berriari tintazko errepresentazioa egitea tokatzen zaio Zaldi Eroari. Joan zen urriaren 23an Iñigo Urkullu marrazteko zituen burukominak azaldu zituen Berrian marrazkilari nafarrak. Gaur, ostera, hainbesteko zukua eskaini duen “Napoleon” Lopezi agur esateko atsekabea ageri du Berrian.

Bai Twitter bidez, baita Sustatun ere, Zaldi Eroaren jarraitzaileek laguntza eskaini zioten, ideia batzuk bederen.

Proposamenak jaso dituela eta pozik agertu da Huarte. Halere, gogoratuko du agian jada 2009 urtean Iñigo Urkulluren irudikapena egin zuela. Ez zuen paper protagonistarik tiran, Lopezen aurrean kaiku hutsa besterik ez zen (edo Lopez da kaikua?). Urkulluk ez zuen hitzik ere egin. Baina, egon hor dago, hurrengo lehendakari Iñigo Urkulluren 2009ko marrazkia. Une zehatz bateko pertsonaia izan zen De Rerum Naturan Iñigo Urkullu. Lehendakari izanda, aldaketa garaia heldu ote zaio? Edo lehengo itxura mantenduko du?

urkullu, zaldieroa

4 pentsamendu “Zaldi Eroak Iñigo Urkullu marraztu du”-ri buruz

  • Ba nik Jon Alonsoren antza hartzen diot. Urkullurena baino gehiago bai behintzat.

  • Ba ene ustez trajea eta gorbata, edota jertseia beti ere lepo gainean eta mauka-muturrak elkar lotuta bular parean, oso irudi urkulliana emango luke. Hots, edozein ama arduratsuk bere alabarentzat nahi izango lukeen txikomajo baten planta.

    • Edozelan be jakitun egon hainbat Jainkoren irudia “irudikaezinak” direla, bestelako esparru ontologiko baten , gure adimenetik haratagoko nahaspila metaforiko baten hain zuzen, mugitzen direla, beraz ez etsitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude