Zakar ontzietan miatzen duten horiek?

freegan-4

Batzuentzat zaborra dena, besteentzat janaria da. Batzuentzat janaria dena, besteentzat zaborra da.

Egunero bezala, supermerkatuak itxi ostean zakar ontzietara hurbiltzen dira janaria aurkitzeko esperantzaz. Munduan produzitzen den janariaren %25 zakar ontzietara botatzen da.

Jan daitezkeen, baina itxura perfektua ez dutenez saltzen ez den fruta, yogurrak, eta iraungitze-data duten bestelako produktuak aurkitu daitezke kontainerretan. (Iraungitze ? datak polemika sortu du askotan).

Kaletik paseatzen dabilen jendea egoera honen aurrean nazka aurpegia jartzen du maiz, beste batzuetan pena transmititzen diete zaborretan bilatzen duten horiek. Baina hori al da jarrera egokia? Batzuek ez dute beste erremediorik izango, baina beste batzuek agian nahi dutelako miatzen dute zaborretan.

Izan ere, dirurik gabeko jendea ez da zakar ontzietara hurbiltzen den bakarra. Gazte anti-sistemak ( anarkistak gehienbat) ere kontainerretatik hartzen dute euren janaria, gizarte kapitalista eta ?xahutzailearen? aurkako protesta bezala. Argi dago; batzuentzat zaborra dena beste batzuentzat janaria da. Batzuentzat janaria dena, besteentzat zaborra da. Bestalde freegans ekologista taldea dago, egoera honetaz jabetu ostean, zakarretan janaria bilatzen hasi direnak, nahi dutelako, beharrezkoa iruditzen zaielako, oraindik jan daitekeen janaria zakarretara botatzea onartzen ez dutelako. Hala ere kontuz ibili behar dute, eta ondo jakin zeintzuk jan daitezkeen eta zeintzuk ez. Esaterako, Espainiar estatuan 15.000 infekzio sortzen dituzte egoera txarrean dauden jakiek.

Freegans-ei buruzko dokumentala, Youtuben ingelesez ez dagoen honi buruzko dokumental bakarra. Ingelesez dagoen dokumentaletako bat hemen.

Jada zaborran janaria bilatzea ez da soilik herrialde ez garatuetako paisaia. New York (non janariaren %40 zakarretara doan), Norbegia, Finlandia.. bezalako herrialde garatuetan aurkitu daitezke freegans-ak ere.

Neguko hotza ez da jende honen arerio, dirudunen zakarretan miatu ostean tripa betetzea baita beraien helburua. Zakar ontzietan konpartitzen dituzte euren ametsak, mundu libreago eta justu bat izateko ametsa.

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

Zer duzu buruan “Zakar ontzietan miatzen duten horiek?”-ri buruz