Zaharrak berri

Zaharrak berri –

Zaharrak berriAsko dira herri honetan hitzetik hortzera eta belaunaldiz belaunaldi igaro diren egia ukatuak. Asko dira mundu guziak jakin arren, isiltzen direnak. Horietako bat da X jaunarena. Berriki argitara eman diren CIAren paper batzuek diote hemen denek (edo ia denek) bagenekiena: alegia, X baino G zegoela GALen atzean.

Kare biziaz hitz egiten zuen Unidas Podemos-ek, orain ez du nahi Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia ikertuko duen batzorde bat Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Izan ere, “mundu guztiak daki zer gertatu zen”. UP-en jarrera epelketetan ere zaharrak berri.┬áBien bitartean, hemen asko uztailera begira gaude, ez baitakigu zer gertatuko den. Hor ere, bada ukaturiko egiarik. Denek dakigu 1978ko uztailaren 8an zer gertatu zen. Baina, aurten ere, justizia eskatuko dugu hilarrira krabelin bat eramanez. Denek dakigu zer gertatu zen, baina inork ez du ardurarik hartu. Inpunitatea da nagusi. Horretan ere zaharrak berri.

 

Zaharrak berri euskalerriairratia.eus

Zaharrak berri

Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Zaharrak berri”-ri buruz

  • Tipo hau hitzaile bat izateaz gain lapur bat da eta hori jendeak ahaztu egiten du. Nik ulertzen dut euskaldunak hiltzeagatik espainiarrei bost axola zaiela bere krimenak, baina kontua da, tipo honek espainiarrei dirua barra-barra lapurtu diela, errege zaharra honen aldean afizionatu bat besterik ez da lapurreta kontuetan. Espainian ez da agintaririk egon honek adina lapurtu duenik. Podemos… hauek, Felipitoren hasierako garaiak gogorarazten dizkidate, berdin-berdinak dira. Euskaldunak hauei botoa ematen… Berdin dio PSOE, Podemos, PP, edo VOX. Orain dela 500 urte Albako dukea eta Fernando Katolikoa ziren. Arraza da, arraza! Eta arraza horrek ez du euskal arraza onartzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude