Euskal Herrian, zabor azpian

Euskal Herrian, zabor azpian –

Hilabete bat pasa da Zaldibarko hondakindegi ilegala lehertu zenetik. Harrezkero, Armadarekin kontatu nahi izan ez zuen Jaurlaritza galduak, bere burua ere nekez topatzen duenak, ez ditu oraindik bi hildakoak aurkitu. Burua ez beste, hankarik ere ez omen du Gobernuak. Balantzea: bi familia kaltetuta, gutxienez hiru herri kutsatuta eta Erkidego osoa kikilduta.

Euskal Herrian, zabor azpian‘Euskal Prestige’ deitu diote hura baino okerragoa izan den gertakariari, baina gogoratu Prestigek ez zuen inor akabatu. Ez eta Fraga Iribarne ahalguztidunaren figura ere, nahiz eta haren euskal jarraitzaileek gertakari hargatik orain isilago egon behar.

Euskal Herrian, zabor azpianHiru gauza ikasi ditugu herritarrok. Lehena, bonba atomikoen tankerako mamutzarrez inguratuta gaudela, une batetik bestera jan behar gaituztenak. Bigarrena, gure garbitasuna esku zikinek kudeatzen dutela; 2012tik hona izan ditugun gobernuek, Patxi López-ekin lehenengo, Iñigo Urkullurekin gero, ezer gutxi egin dute Zaldibarko mafia kontrolatzeko, irregulartasun larriak medio. Aurreko mamuek baino gehiago izutu behar gaituzte.

Oposizioko ezkerrak ere tutik ez, Lehendakaritzari ate-joka orain, atez-ate baino ez omen baitaki zaborra kudeatzen. Eta Zaldibar inguruko alkateek inoiz ez zuten ezer esan tokiko ‘Hondakiroshima’ salatzeko. Dena azpi-mesedeen truke, noski, hori ere asko baitago ‘Oasis Vasco’ delakoan, orain zabor azpian itotako lilura. Ito bitez errudunak ongi merezitako justizia-zigorpean, Joaquin Beltrán eta Alberto Sololuzeren bizitzen ordain!

Euskal Herrian, zabor azpian

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"