Yolanda Barcina hautagaien ahotan

UPNren legegintzaldi polemikoena amaitzear da eta itxura guztien arabera aldaketa gertu da Nafarroan. Aurreko hauteskundeen ostean, Roberto Jiménezek zuzentzen zuen PSNren konplizitatearekin lortu zuen aginte makila Barcina andereak, eta oraingoan ere laguntza beharko du. Derrigor. Chiviteri jada hordagoa bota dio hedabideetan. Beno, Chiviteri, baino, Ferrazi. Han hartzen baitira Nafarroari eta EAEri dagozkien erabakiak. Hauteskundeen atarian, hautagaiek horrela definitzen dute Yolanda Barcina.
barcina-140214

E7Q68jtjAdolfo Araiz: “Askonahia eta inposizioa”

Yolanda Barcina anbizioz beteriko politikaria da, bere posizio politikoak inposatu nahi izan dituena, baita jendartearen gehiengoaren gainetik ere. Oroitzapen txarren kutxara bidean amaitu du ordea.

uxueUxue Barkos: “Iruñeko alkategai txarra izan zen, eta presidente are okerragoa Nafarroarentzat”

Ez dut juzkatuko politikari pertsonaietik harago, kudeaketari dagokionez alegia: Iruñeko alkategai txarra izan zen –Garai amultsuen ostean utzi duen zorrak soilik frogatzen du- eta presidente are okerragoa izan da Nafarroarentzat.

lauraLaura Pérez: “Eliteen aginduetara agindu duen, politikari ez etikoa”

Ordezkatu beharko lukeen gehiengo sozialaren aurka eta eliteen zerbitzura agintzen duen politikari ez etikoa, bere bozkatzaileei traizionatuz.Guztion dirua erabiliz dietaka jasotzen dituena, berekoia eta PPn dituen kontaktuak probestuz, ataketatik libre irteten abila.

chiviteMaría Chivite: “Barcina, alferrik galdutako legegintzaldia”

Barcinaren legegintzaldia, alferrik galdutako legegintzaldia izan da. Gobernu egonkorra izateko aukera izan arren, suntsitu egin zuen. Gainera, ez zituen hauteskundeak deitu Nafarroak krisitik ateratzeko behar zuen egonkortasuna lortzeko.

esparzaJavier Esparza: “Emakume adoretsu eta trebea”

Nafarroaren garapenaren eta askatasunaren alde lan egin duen, eta lan egiten jarraitzen duen emakumea da Barcina. Gaitasuna erakutsi du, bizi izan dugun krisi gogorrenean, baliabide publikoak modu eraginkorrean kudeatuz eta Nafarroa euskal independentismotik babestuz. Emakume adoretsu eta trebea da, beraz.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.