Fabrika hutsekin zer? Xotil Natke Bilore lantegiaz

Xotil Natke Bilore lantegiaz

Xotil Natke Bilore lantegiazHerri ederra da Zaldibia. Uda garaian etxe bueltan banabil egun pasa ederrak egiten ditut bere inguruan. Aralarren atari nagusietako bat da Zaldibia, eta mendian txango koxkor bat egin eta gero gauza ederra da erreka zokoren bat aurkitu eta bainu bat hartzea gorputza freskatzeko, herriko plazan trago bat hartzea zintzurra bustitzeko.

Baina badago tokiz kanpo geratzen den elementu bat, herriko sarreran zerura altxatzen den munstro herdoildua: Bilore fabrika. Lantegiak jada hamabi urte daramatza itxita, eta zinez zatarra izateaz gain, arrisku handiko gunea da herritarrentzat. Xaboia eta bestelakoak egiten ziren bertan, eta hainbat osagai kimikok bertan diraute, enpresak 2004ean porrot egin zuenez geroztik; horretaz gain, hainbat zutabeetako burdina ere ostu dute lapurrek, eta eraikuntza edozein unetan erori daiteke. Garbigarriak egiten zituen fabrikak majo zikintzen ditu bazterrak.

Instituzioek behin eta berriro eman diote bizkarra Zaldibiako Udalari, konponbide bila ate joka ibili eta muturraren aurrean itxiz behin baino gehiagotan. Guzti honen aurrean zer egin?

Xotil Natke zaldibiarra zurgina eta arkitektura ikaslea da Innsbruckeko (Austria) unibertsitatean. Ideia bat edo beste egosi du lapikoan, eta berarekin jardun gara, hartaz eta huntaz, Bilorez eta arkitekturak mundua eraldatzeko daukan potentzialaz.

Amaitzeko, azpimarratu beharrekoa da hau guztia martxan jarri ahal izateko Ikerbiltzak eman duen sustengua.

Xotil Natke Bilore lantegiaz Xotil Natke Bilore lantegiaz Xotil Natke Bilore lantegiaz

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

Zer duzu buruan “Fabrika hutsekin zer? Xotil Natke Bilore lantegiaz”-ri buruz

  • Antton Arrieta Insausti 2016-05-26 14:39

    Oso ideia interesgarria , eta, adlez aurretik, herri partehartze prozesuan, ahal izanez gero parte hartuko dudala esan nahi dut, baina nire ustez, arazorik handiena ez da teknikoa, Xotil-ek aipatutako blokeo egoera da; eta, nahiz eta epaitzerik ez duen merezi, bai aipatzea (nire ustez), eta hau da, nire ustezz Zaldibiko udalak (Ez bakarrik oraingo gobernu taldeak) egin duen kudeaketa exkasa Biloreko auzian -nire ustez, behintzat-.

    Halere, berrio diot, oso ideia interesgarria dela eta Zalbidiarron onurako izango dela, ziur nagoela.