Xabier Mikel Errekondo: " Usurbilgo zilegitasunak eztabaida Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatzen du”

MTYxMQ==

 

Emaitza hauek itxaropenari atea zabaltzen diotela esan du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak. Otsailaren 27 eta 28an hiri-hondakinen kudeaketaz egindako herri-galdeketa baloratzerakoan egin ditu adierazpenok prentsaurrekoan Ainara Uribe eta Imanol Azpiroz zinegotziak lagun zituela.

“Herritarren bozken gehiengoa bildu duen Atez Ateko Bilketa sistemak  eztabaidari eta hondakinen arazoarekin genuen konponbideari aukera berri bat eskaini dio” adierazi du. Alkateak, Usurbilgo eztabaida Gipuzkoara zabaldu behar dela uste du, ezin dela Usurbilera mugatu. Parte hartze datuek (bozkarako aukera zuten herritarren %70,23k bozkatu zuen) herritarrek erakutsitako erantzunkizunaren froga direla eta emaitzen zilegitasuna indartzen duela berretsi du alkateak.      

 Emaitzak       

Larunbat eta igandeko galdeketan, herritarrek hondakinak kudeatzeko hiru sistemen artean hautatzeko aukera izan zuten. Horrela, Atez Ateko Bilketaren aukerak, bozken %56,23 jaso zuen. 4 edukiontzien sistemak, bozken %0,76 jaso zuen eta 5. edukiontziaren sistemak, bozken %42,95.  Xabier Mikelek esan duenez, “herritarrak egunero ari dira erabakitzen, herri galdeketan hautu baten ala bestearen alde egin,  eta egunero %82tik gorako birziklatze tasa gainditzen dute, Euskal Herrian inork lortzen ez duena.”       

Moratoria      

Lortutako emaitzek eta sortu den eztabaidak, hondakinen kudeaketaren gaia  herrialde osora hedatu behar dela uste du alkateak: “Gipuzkoarrak helduak gara, eta informazioa emanez gero, jende arduratsua garela erakutsi dugu herri galdeketa lotesle honetan. Beraz, sei urteko moratoria eskatzen dugu, udal, eragile eta herritarrok, osasuna eta ingurumena kaltetzen dituzten teknologiak bertan behera utz ditzaten.”       

Usurbilgo ituna       

Prentsaurrekoan jakinarazi duenez, datozen astetan jendaurrera aurkeztuko den Usurbilgo Ituna prestatzen ari dira.

Irudia | Gaur emandako prentsaurrekoko irudiak | Jon Benito | LGPL
herri galdeketa, herritarrak, hondakinak, ingurumena, osasuna, parte hartzea
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

Zer duzu buruan “Xabier Mikel Errekondo: " Usurbilgo zilegitasunak eztabaida Gipuzkoa osora zabaltzeko eskatzen du””-ri buruz

  • aupa gu, zergatik ez! bada garaia hipokresiak alde batera utzi eta kontsumitzen dugun zaborra behar bezala berziklatzeko! ekoiztu ere, gaizki ekoizten dela? argi dago, baina behetik hasten bagara noizbait hel gaitezke goraino! hau da iraultza eta hau da etorkizuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude