Arnaldo Otegik berriz aztoratu du Espainiako telebista

Willy Toledo Otegiren preso zenbakiarekin

Pablo Motosen El Hormiguero saioan gertatu bezala, Arnaldo Otegi gaueko telebista prime time-ean infiltratu da. Espainiako Telecinco kateko “Un Tiempo Nuevo” saioan gertatu da, larunbatean.

Willy Toledo aktore eta aktibista madrildarra elkarrizketatu (eta eztabaidatu) zuten Sandra Barneda aurkezleak eta kolaboratzaile talde batek. Horien artean, Jaime Gonzalez: “Preso politikorik ez dago Espainian”, leporatu zion Toledori, Kubari buruz ari zirela. Toledok ez zuen aukera galdu Arnaldo Otegiren adibidea emateko: “Bakearen alde egitearren dago preso”.

Otegi zergatik preso politikoa den azaltzen ari zenean –nazioarteko izenak emanez- Jaime Gonzalez sutu eta oihuka esan zion: “Otegi erakunde armatuarekin kolaboratzeagatik dago preso! coño!”. Publikoak txalo zaparrada batekin erreakzionatu zuen. Hortik aurrera liskarra berotu besterik ez zen egin…

Espainiako dogmak hankaz gora jartzen dituenak gorriak entzun behar izaten ditu. Willy Toledo ez da kikiltzen den horietakoa.

arnaldo, Otegi, telecinco, un tiempo nuevo, Willy Toledo
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

6 pentsamendu “Arnaldo Otegik berriz aztoratu du Espainiako telebista”-ri buruz

  • Eskertzen da Toledoren agerpena, baina, hala ere, penagarria izan zen alde askotatik, batez ere esan zuenean Kuban eta Venezuelan ez dela preso politikorik. Paradisuak bailiran.

  • Jon Intxaurraga

    “Un país libre como Irak”. Ni ere Irakeko gerraren kontra egon nintzen baina ez nuke sekula argudio hori erabiliko.

  • Peru Dulantz 2015-03-30 10:31

    Gustura ikusi nuen.Zinez eskertzekoa horrelako zirrikitua ireki izana Espainiako hedabideen horma iragazgaitzean. Espainiako herritarrentzat ez da ohikoa errealitatearen ikuspegi monilotikotik ateratzen den norbait entzun ahal izatea..

  • Nik ez dakit Kuban preso politikoak dauden ala Toledok erran bezala beste Nazio batzuentzako lan egiteagatik Kubaren aurka daude hor.
    Estatu batuak disidentzia nola diruz laguntzen duen ikusia ta Kubako disidente gehienak kalean daudela jakinda….

    Dakidana zera da, disidente politikoak deitutakoak, Kuban ez daukate inolako arazorik bizitzeko, ez dira jasartuak, Kuban egoten diran hauteskundeetan aurkezten dira (cuban hauteskundeak bait daude) ta jende gutxi bozkatzen ditu.
    Nolatan aurkezten dira hain jasartuak badira?
    Zapaterok duela urte batzuk ekarri zitun disidente kubatar batzuk, Kubara itzuli nahi ziran Zapaterok agindutako laguntzak kendu zizkienean.
    Beraien hitzetan hobeto bizitzen da Kubako Gartzela batean, Espainian lan ta laguntza gabe baino.

    Gogoratzen dut “Salvadosen” Kubara juaten zirela ta hor Kubako plaza famatu batean, autoritateen ondoan, tipo bat zegon eserita erranez Fidelen erregimena ez ziola ez dakit zer negozio baterako ta hor jarraituko zula protestaka nahi zuena lortu arte.
    Tipua zion beldurrekin zebilela (hori bai ez zula ezta bera ere sinisten) jendea desagerrarazten dutelako.

    Tipu hori gutxienenz 5 kate ezberdinetan agertu zan kazetari ezberdini berdina erraten.
    Ze diktadura lazgarrian uste dute edozein telebista (nahiz ta atzerrikuak izan) herrialdetik libreki mugitzen? Nola hainbeste jasarpena dun diktadura batek hori egin dezaten uzten du ezer ikuskatu gabe? Agian gezurra zelako tipuak zioena, hori bai estatu askotan agertu zan horrelakoak botatzen.

    Kubak %tan Estatu batuak baino askoz preso gutxiago ditu, ta hori disidentziarekin hain gaizki portatzen dan diktadura batean zail xamar litzateke.

    Ta Irak Herri askea ta burujabea zan, ta herri askea ez du erran nahi Dikatore bat ez duela han agintzen, erran nahi du herri bezala aske direla beraien gauzak konpontzeko, onerako ala txarrerako, guden bidez edo ez…. Oso polita gelditzen da erratea herri bat askatzera goazela, benetan bere ondasunen bila doaztenean, ta Irak Sadamekin libreagoa zan gaur egun baino, putakumea zala? Ondo gehienak bezala.
    Ze orduan aske ez da ia inor, ezta bozka bidez hautatzen diren agintariak , prestatuta dauden hauteskundeetan, boterea dutenak bozkak bideratzen dituztenak, egia ezkutatzen dituztenak jendea bere alde egin dezaten…..
    Ta gutxi izango balitz, irabazleak ez du zertan bete behar agindutakoa ta errandakoaren kontra legislatzen du askotan, baina askeak omen gara ez? TIP delakoa nor bozkatu du? Konstituzioaren aldaketa? Baina besteak ez dira libre ta gu bai?

    Bukatzeko errazago da preso politikoak egotea bere herriaz arduratzen ez diran lekuetan, bere herriaz arduratzen diran lekuetan baino, ta Kuban ez da goserik pasatzen, ikastea dohianik da bizitza osuan , sanitatea Estatu batuetakoaren emaitzen pare dago baina biztanleri osoari ailegatua ta askoz gutxiago gastatuz, BPGtik, Estatu batuak osasunan gehien gastatzen duen herrialdea bait da BPGren %17a hain zuzen, ta hori pribatua izanda.
    Aske dira osasun arreta izateko arruinatu behar dan pertsona bat?
    Ta Estatu batuetakoari ere ez nioke demokrazia deituko ta herri “askea” da.

  • Eskertzekoa horren zabal argudiatutako iritzia baina, Sugar, ergatiboari horrelako ostikorik ez jo, mesedez!

  • Milesker arranguragatik Ergatibo, baina berdin jarraituko dut, gustatzen zait iruzkinatzea baina gehientan, beste gauz batzuk egiten ditut bitartean ,edo leku bat baino gehiagotan iruzkinatzen dut aldi berean, ez nahiz hasiko dena zuzentzen ulertzen dan bitartean, nahiko dut nire hitzegiteko era idazteko erari moldatzearekin, eskolan ikasi nuena gogoratzen…
    Halare ezkertzen dizut. Ongi izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude