Welcome to Absurdistan

Absurdistan herri faltsu bat da. Gezurrek sortu eta elikatzen duten herri bat.

Baina absurdistan faltsua bezain erreala da. Absurdistan, publikatu beharko genituzkeen argazkiak jasan ezineraino aspergarriak direla ohartuta sortu dugun zentzurik gabeko mundu bat besterik ez da; argazkian ateratzeagatik edozein, edozer egiteko gai den eta edozein edozer egitera bultzatzen dugun lurralde arraro hori. Prentsa bertan izan ez balitz existituko ez litzateken mundu hori.

Tabakalera eraikinaren zaharberritze lanak hasiak ziren berria zabaldu eta horrekin batera lanen irudiak argitaratu ahal izateko, langile bat hondeamakina batean sartu eta eraikuntza bat eraisteko plantak egitearren, leiho bat puskatzen. Beste 20 egunetan gutxienez lanak geldirik egon ziren.

 ***

Espainiako Parlamenturako hauteskundeen kanpainari hasiera emateko,  Partido Popularreko Euskadiko ordezkari eta zerrendaburuek, Donostiako Memoriaren Parkean,  prentsaren aurrean mitin bat antzeztu aurretik  uso zuri batzuk askatzen, argazkilari eta kameralariek irudiak hartzeko helburuarekin.

 ***

Espainiako Parlamenturako hauteskundeen kanpainaren barruan, Amaiur koalizioaren mitin antzeztua, prentsaurreko/performancea edo ez dakit nola deitu. Honelakoak azken 8-10 urteetan asko ugaritu dira: kalean mitin bat ematearen itxurak egiten dira, baina prentsarentzako antolatutako ekitaldiak dira.

 ***

Andy Ogide, Lagun Aro GBCk fitxatutako jokalariak mediku azterketa pasa behar duen egunean, mediku azterketa pasatzen ari denaren itxurak egiten, elektrodoak jarrita balitu bezala eta ekipoko uniformea jantzita izateaz gain, inguru guzia klinikako propaganda kartelez josita, egunkarian doako publizitate tartea lortzeko.

 ***

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 35. Zikloa aurkezteko, Eñaut Zubikarai, errealeko atezaina, Donostiako Aquariumeko arrainontzi handian sartuta, beste urpekari baten laguntzaz, kartela kristalaren beste aldean ginen argazkilari eta telebistako kamarei erakusteko.

 

 

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.