Walapai leinukoen prezioa

images5.jpg images-1.jpg

2.500 walapai edo hualapai geratzen dira munduan, denak erreserba batean, denak txiroak. Colorado ibaiaren inguruan bizi dira oraindik ere. Orain, gora begiratzen badute, lehen arranoa bakarrik ibiltzen zen paraje haizetsuetara, burdin eta eta berinezko zubi bat ikusten dute airean, 1.300 metroko altueran. Turistak erakartzeko omen, 25 dolarreko ordain-saria pagatuta. Biltzen den diru horretatik guztitik, %25 izango ei da eurentzat. Eta walapai tribukoek txistua eta danbolina jo dute, eta dantzan egin dute, zubi intrusoaren inaugurazio egunean. Nork zioen arima ez zela saldu behar?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Walapai leinukoen prezioa”-ri buruz

  • Walter Oskoz 2007-03-21 19:09

    6 dolar eta 25 xentimo arimaren truke! %25! Tira, bada guttiagogatik (%7,5 T.A.E. konparazione) arima ez ezik osasuna ere saldu duenik… edo duintasuna bera.
    Hori bai “indioarena” egin beharrean babuarena egiten du harro, tuneatutako bmw-aren barrenean, eta sasi-aberatsaren plantak egiten “turistak” txunditzearren.

  • Nor da artista hori? Edo, behintzat, non ibiltzen da hala? Berea ez dakit, baina bere autoaren argazki bat eskertuko genuke hemen.

  • Walter Oskoz 2007-03-21 21:58

    Nonahi topatzen ahal duzu asierkonatxe, zeinahi semaforotan, bere kotxeak aire egokitua izaki eta bero sapa egin arren, bere musika ekipoa hobeki aditu dezagun leihoak jaitsita burlaizez guri begiratzen. Zeinahi lantegitako aparkalekuan nagusiaren kotxearen ondoan (zein da norena ezin bereiztuz) aparkatuta, langile arrunta izan arren proletarioa ez duela izan nahi erakusten, proleaz gain hiru mailegu “lortu” dituelako… Edozein kale kantoitan topatzen ahal dugu garai bateko amets eta ideologia oro kamustuta, itxurak egiteko behar dituen ordu estrak bankuari hilabetero-hilabetero itzuli behar dion zorra kitatzeko nahitaezkoak zaizkiolako…
    Alegia, gaur gero nahasi naiz-eta! alegia diot, hobeki bizi ahal izateko behar duguna lortzeko makurrago bizi garen gutariko edozeinengan topa daiteke indiar arimasaldu bat.
    Fini!

    P.S. Hau lana! gaur aski petral dabilzkit buru-behatzak
    P.D. Bestela ere, zure blog hau aurkitu izana horixe izandu da, aurkikuntza goxo bat.
    Avec plaisir
    WO