Vuvuzelak debekatu dituzte Europako Ligan

MzI1Nw==

Munduko Txapelketan sona handia lortu zuten vuvuzelak debekatzea erabaki du UEFAk joan den astean. Horrenbestez, Europako futbol erakundeko txapelketen partidak jokatzen diren estadioetan ez da musika-tresna horren soinu monokordea entzungai izango.

Futbol europarraren kulturarekin eta ohiturekin lotutako arrazoiak direla eta, tronpetak futbol zelaietan ezin direla sartu adostu du UEFAk; izan ere, partidetako giroa vuvuzelen hotsarekin aldatu egingo litzateke. Musika-tresna Europan ez litzake egokia izango, zarata berezkoena zurrumurruek eragindakoa baita. UEFAk adierazi duenez, Hegoafrikako testuinguruan, “tokiko kulturaren eta folklorearen ukitua” ematen zuten vuvuzelek.

Futbolaren magiak zelaiaren eta harmailen artean sortzen diren emozio norabideanitzak ditu oinarrian, ikusleek jokalariei sentimendu andana igortzen baitizkiete. “Giroa erabat aldatuko lukete vuvuzelek; zaleen emozioak isilarazi eta kirolaren esperientziatik urrunduko lituzke kirolariak”, UEFAren iritziz.

Irudia | Vuluzela | lanchas | Creative Commons By SA
Europako Liga, UEFA, vuvuzela
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Vuvuzelak debekatu dituzte Europako Ligan”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-09-06 11:09

    Eta orain arte gure inguruetako futbol zelaietan erabili diren plastikozko turutak ere debekatuko al dituzte? Vuvuzela ez al da Hegoafrikan plastikozko turuta alu bat izendatzeko modua?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude