Vox, nafar eskuinaren arazo

Vox, nafar eskuinaren arazo –

Vox, nafar eskuinaren arazo
Javier Esparza (Arg: Noticias de Navarra)

Deialdiarekin bat egin, baina azkenean etxean gelditu. Halaxe egin zuen Javier Esparza UPNko lehendakariak joan den igandean. PP-Ciudadanos-Vox hirukoak deitutako manifestazioari sostengu eman, baina bere bigarrena bidali, ordezkari. Nonbait irakurri dut maiatzeko hauteskundeetan UPNko zerrendaburua izanen denak ez duela nahi izan Casadorekin, Riverarekin eta Abascalekin batera atera gero norbaitek aurpegiratzen ahal dion argazki batean. Ez dakit hala den. Garbi dago UPNk eskuinaren putzu guztietan arrantza egiten segitu nahi duela, eskuin muturrarenean, botoak Voxera joan ez daitezen, eta eskuin zentristagoarenean, PSN izan ez dadin bere boto galeraren onuraduna. Gainera, gero eta sinetsiago nago UPN gehiago kezkatzen duela Voxen igoerak, bertze deusek baino. Sanchezen kontrako manifestazioarekin bat eginagatik ere, UPNk adierazi du segitzen duela hurrengo hauteskundeen ondoan PSNrekin konpontzeko prest. Harrigarriki, PSNk ez dio erabateko ukorik egin posibilitate horri, manifestazioagatik ere. PSNk, beraz, prest segitzen du Ciudadanosekin batera, UPN buru izanen duen gobernu bati sostengu ematera. Festa lardaskatzen ahal dien bakarra Vox da, ordea. Hau da, Voxen botoak erabakigarriak izatea, sozialistek nekez emanen baitiote baietza eskuin-muturraren ohekidetasuna behar duen menageari. Nahiz eta hori ere, ikusteko dagoen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko otsailaren 13koa]

Vox, nafar eskuinaren arazo
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

12 pentsamendu “Vox, nafar eskuinaren arazo”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-02-18 15:05

    Nahi duzuen bezala egin baina hurrengo legealdian Uxue ikusi nahi dut lehendakari.

  • Aingeru Epaltza 2019-02-18 20:42

    Joño, euskaldun, nik ere bai. Uste dut hasiko garela elkar aditzen. Humphrey zaharrak zioen gisan, adiskidetasun on baten hasiera izan daiteke hau.

  • Hurrengo “legealdian” indar okupatzaileak gure luraldeetatik at ikusi nahiko nuke.

  • Aingeru Epaltza 2019-02-20 20:37

    Jakina, Freud. Nik Scarlett Johanssonekin oheratu nahi nuke.

  • euskaldun bat 2019-02-20 21:04

    Hain ezinezkoa ikusten al duzu, Aingeru?

  • Bakoitzak bere helburuak ditu bizitza hontan.

  • Aingeru Epaltza 2019-02-21 19:27

    Uxuek errepikatzeaz ari bazara, kontua ez da erraza izanen. Berriz, gure lagun Freuden desiraz ari bazara, uste dut gutxi gorabehera aukera berak daudela hori gertatzeko eta ni Scarlettekin Bahametara oporretan joateko berak pagatuta.

  • Buruko Kolonizaziotik pixkanaka ateratzen den herria.

    https://www.youtube.com/watch?v=2iJNI92doBw

  • Aitzol Azurtza 2019-02-25 07:57

    PSNrengandik edonolako jokaera itxaro genezake, baita UPN buru eta Vox itunkide lituzken balizko gobernu ultra-eskuindarraren aldeko bozka emateko erabakia ere. Gero beren saldukeria zurituko lukete esanez euskal abertzaletasunaren aurka egiteko eta Nafarroaren espainiartasuna salbatzeko modu bakarra UPN eta Vox-en agintea ahalbidetzea zela.

    Antzeko jokaera ikusi genuen orain dela hamabi eta zortzi urte. PSNek aldaketa nahi omen zuen eta birritan aldaketarako giltza izan zuen eskutan. Hala ere, bi aldiz hauteskunde-kanpainan esandakoari muzin egin eta UPNren gobernua sortzen lagundu zuen.

    PSN gezurtiz eta bidelapurrez betetako Alibabaren kobazuloa da.

  • Non jartzen dituen katuak jar ezazue inperialistak eta haien kolaboratzaile indijeneak, non jartzen dituen katuak jar ezazue herri okupatu bat.
    Hau ulertu ez gero bidea hasi gaitezen.

    http://www.orreaganep.net/bideoak/gatos-blancos-o-negros-son-gatos/

  • Barkatu,…non jartzen dituen arratoiak jar ezazue herri okupatu bat.

  • Aitzol Azurtza 2019-02-25 11:42

    (Tommy Douglas-en “Mouseland” bideoa jatorrizko bertsioan — espainierazko azpititulurik gabe)

    https://youtu.be/R8EhbOLiv0Q

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude