Veleia inguruko albisteak, hegazti berritsuen mokotik

Veleia inguruko albisteak

Veleia inguruko albisteak
Veleian txortan eta, gainera, atzetik. Oh mon Dieu! Jatorria alava.net

Txori txiki batek (txepetxen familiakoa) esan digun bezala kontatzen dizuegu geuk ere, erositako prezioan (ala presioan?): “Gaur goizean Arabako Diputazioak Nuevo Plan Director para I-V onartu du.  Plana erredaktatzeko 100.000 euro izendatu, EHU-ren esku ipini aztarnategia eta Julio Nuñez izendatu zuzendari. ”

Notiziaz haratago, irirtzi pertsonaletan sarturik, beste txori batek, (birigarroen familiakoa berau), ez da pozik agertu izendapenarekin: “Julio Nuñez hau izan da txosten agresiboena eta txarrena idatzi zuena (negar egitekoa, alde guztietatik egurtu dutena: ez omen zegoen lau hankako mahairik, eszena erotikorik, marra erdian duela orrazten zen emakumerik, emakume sirenarik… garai hartan. eta I-Vn agertzen direnez: faltsuak)”.

Hirugarren bati joan gatzaikio galdezka, hau txoria baino, hegaztia izaki, eta arranoen familiakoa: “Zirkulua itxi da, denok sumatzen genuena (unibertsitatearen konplota aztarnategia Gili kentzeko) kontsumatu da.”

Guk, jakina, ez dakigu deus eta ez dugu deus jakin nahi. Beraz, amen.

Veleia inguruko albisteak

albisteak, Iruña Veleia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Veleia inguruko albisteak, hegazti berritsuen mokotik”-ri buruz

  • Argazkiko irudia marraztu zuenak Pietá bat egiteko asmoa zuela iruditzen zait, eta ez sexu eszena bat.

    Bestalde, uste dut bide asko daudela, guztiz legalak (nahiz eta bidegabeak izan Gilekin) Gili aztarnategia eskutik kentzeko, historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat harrika bota gabe. Konspirazioaren teoria horrek ez du ez bururik ez hankarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude