Vaya Semanitaren dekadentziaz

Vaya Semanitaren dekadentziaz –

Vaya Semanitaren dekadentziaz

GORA ESPAÑA!

Hori baizik ez zitzaien geratu Vaya Semanitako lagunei saio normalizatua borobiltzeko. Jakina da Vaya Semanitak beheiti egin duela azken aldian. Kritikak izan ditu bazter aunitzetatik eta normalizatzeko emandako urratsak gero eta nazkagarriagoak dira: Tele 5ri esketxak saltzetik, Tele 5ri egokituriko esketxak egitera pastu da ETB2. Baina lasai, ez baita inolako esku-hartze politikorik programan. Hori azaltzen digu El Paisek bederen. Ez hori bakarrik, orain inoiz baino gehiago sartzen omen dira PSE eta PPrekin.

Baina Gora Españaz ari nintzen eta horri helduko diot. Atzo afal ondoan sofan etzin nintzen lasai-lasai. Etxean, zoritxarrez, ez dute aldatu Vaya Semanita ikusteko ohitura (egia esan sobera ez dago aukeratzeko) beraz, programa ikusten eman nuen gaua. Hasierako esketx batean Eusko Jaurlaritza ageri zen, bertan bozeramaileren bat -edo lehendakaria bera, ez dut gogon- eta gibelean ikurriña eta espainiar bandera. Moskeatzen hasi nintzen, baina ez nion sobera garrantzirik eman nahi izan. Aitzina jarraitu zuen programak eta hamar aldiz guttienez ikusi behar izan nuen bandera espainiarra esketx ezberdinetan. Bietan espainiar nortasun agiria egiteko bulegoa agertu zen (bietan, noski, bandera arrotza gibelean), Eusko Jaurlaritza ere behin baino gehiagotan agertu zen espainiartasuna goratzen eta PSE-PP paktuaren inguruko esketxean nola faltako bandera gorri eta horia? Baina espainiar bandera sobera ez omen ziren agertu, beraz, ideia ona izan zuten VSko gidoilariek: hiru txakurren abenturak eta desbenturak kontatzen zituen bieoa grabatzea! Hor ere, noski, una grande y libre lau haizeetara zabaltzen.

Baina banderaz gain, Frankok paraturiko erregearen argazkia ere ikusi nuen behin baino gehiagotan. Mezu subliminalak ote?

Normalizatuegi ikusi nuen Vaya Semanita, baina saioaren hondarrean programa borobildu nahi izan zuten. Bat-batean David Bisbalek espainiar selekzioaren alde eginiko kantua paratu zuten-ez dut estekarik paratuko, nahi duenak bila dezala interneten!-. Isilik geratu zen nire etxeko sala, kantu hori baizik ez zen aditzen. ZEEEEER?! Eta Andoni Agirregomezkortak ongi azaldu zuen kantu hori zer zen eta zer karietara paratu zuen, inor moskeatu ez zedin: antza, mundialeko kanta da (horrela denak kontent, ez baita espainiar selekzioaren aldekoa) eta paratu bazuten, kasualitatez heldu den asteko gonbidatua David Bisbal izanen delakoz baizik ez zen izan.

Ba hori, espainiar selekzioaren aldeko kantuarekin akitu eta Gora España baizik ez zela geratu. GORA NORMALIZAZIOA! ere esan zezaketen, honela espainiarrak ez garenok agian ez ginen enteratuko zertaz ari ziren eta…

Irudia | Vaya Semanita | Araksue | Creative Commons By SA
Vaya Semanitaren dekadentziaz

Ekaitza bainuontzi batean