Vascuencearen legearen aurka hogei elkarretaratzera deitu du EHEk

eheNafarroa osoan ozen aldarrikatuko du EHEk euskararendako hizkuntza politika burujabea. Abenduaren 15ean mende laurdena beteko du euskararen normalizazioaren oztopo nagusi den ‘Vascuencearen Legeak’. Horren kariaz, 20 elkarretaratze deitu ditu herri mugimenduko eragile euskaltzaleak. Hainbat ekimen egin ditu azken hilabetean, eta horiei txapela jartzeko baliatuko dute urteurrenaren eguna.

Ley del Vascuence’ delakoak abenduaren15ean 25 urte betekodituelasalatzeko,EHEtik20 elkarretaratzedeitu ditugu.Euskarazbizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!lelopean NafarroaGaraian zehar eginendiren mobilizazioenbitartez, bizi garen lur eremuaren arabera euskaldunon hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legea eta bere atzean den Nafar Gobernuaren hizkuntza politika menderatzailea salatu nahiditugu. Horrekin batera, noski, euskaldunokbertatik bertara eta kanpo eskuhartzerik gabe erabaki beharrekohizkuntza politikaburujabea aldarrikatuko dugu.Aipatu leloak eta mobilizazioek NafarroaGaraia zeharkatuko dute, Lesakatik Tuterara, Altsasutik Otsagabiara, Lizarra, Irunberri, Leitza, Tafalla, Lakuntzaeta besteren artetik igarota.

Elkarretaratzehauekin iragan azaroaren 10ean abiatu dinamikari txapela jarri nahi dio EHEk. Nafar Parlamentuaren parean egindako elkarretaratzearekin hasitakoari azaroaren24an Euskarabidearen egoitzan aurrera eramandako ekimenak eman zion segida. Abenduaren 15ean aldiz, Nafarroa Garai osoko euskaldun eta euskaltzaleei luzatu nahi diegu deia EHEk deitu elkarretaratzeetara bildu daitezen; euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman diezaioten, lege zatikatzailearen gibelean den hizkuntza politika erasokor eta asimilatzaileari ezetz esan eta Nafar Gobernuari mezu garbia helarazi diezaioten: Euskarazbizitzeko hautua egin dugu eta Vascuencearen legeak eta atzean duen guztiak ez digu horretarako bide ematen. Hemen gaude!

Hainbatetanesan dugu EHEtik mendelaurdena betetzear den legeak ekarri duelazonifikazioaren bitartez Nafarroa Garaiko euskaldunon eskubideen zatikatzea; legehau delaeuskararen normalizazioa erdiesteabainoberau ekiditea helburu duena;araudihau delabertakoeuskalgintzaekonomikoki itotzea bilatzenduena; aipatulegea izan delaNafarGobernuaren hizkuntza politika etnozida aplikatzeko tresna nagusia;“Ley del Vascuence” delakoa dela,finean, euskara eta euskaldunok norbere herrian enegarren mailara baztertuak izatera kondenatzen gaituen zapalkuntza eta asimilazio tresna.

Honen guzti honen aurrean EHEk, berriz ere, garbi adierazi nahi du Vascuencearen Legeak aldaketa osoa behar duela. Hori baita, indarrean dauden bestelako hizkuntza politika menderatzaile eta erasokorrekin batera, euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzaile. Beraz, errotik aldatu beharrekoa da. Bestela, egungo egoera aldatzetik urrun izanen gara, eta euskaldunok bigarren mailako herritar izaten jarraituko dugu, ez dugu euskaraz bizitzeko eskubiderik izango. Euskarak, biziraungo bada, lehentasuna behar du bere herrian, eta hori ofizialtasunaren eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez da etorriko.

Honenbestez, Vascuencearen legea pikutara bidali eta herri euskaldunari hauspoa emango dioten hizkuntza politika burujabeak aldarrikatzeko EHEtik deituko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak.

Abenduaren 15ean bertan jendarteratuko dugu aipatu legearen inguruan EHEk egiten duen hausnarketa.

Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Iruñean, 2011ko abenduaren 9an

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, HIZKUNTZA POLITIKA BURUJABEA
Elkarretaratzeak
(abenduak
15)

ALTSASU

UDALETXE AURREAN

19:00

ETXARRI ARANATZ

HERRIKO PLAZA

19:00

IRUÑEA

NAFARROAKO PARLAMENTUAREN PAREAN

19:00

BULATA

BELOSOKO ERROTONDAN

19:00

NOAIN

GASOLINDEGIKO ERROTONDAN

20:00

BARAÑAIN

UDALETXEKO PLAZAN

19:00

ANTSOAIN

LAPURBIDE PLAZAN

20:00

ATARRABIA

CAIXAKO ERROTONDAN

19:30

BERRIOZAR

UDALETXE AURREAN

19:00

LESAKA

HERRIKO PLAZAN

19:00

LEITZA

LOPENEKO ATARIAN

20:00

IRUNBERRI

UDALETXE AURREAN

19:30

AGOITZ

UDALETXE AURREAN

19:30

OTSAGABIA

URRUTIA KARRIKAN

19:00

FALTZES

HERRIKO PLAZAN

20:00

TAFALLA

HERRIKO PLAZAN

20:00

GARES

HERRIKO PLAZAN

19:00

LIZARRA

UDALETXE AURREAN

20:00

LAKUNTZA

MANKOMUNITATEAREN AURREAN

19:00

TUTERA

FORUEN ENPARANTZA

20:00