V for Bildu abiatu da Euskal Herrian

vendettaSarean zabaldu da, sarean ari da hedatzen. Oso ordu gutxitan, munduari bira emango dio deialdiak. Debekuen gaineko irudimen sorta, filme ezaguneko irudiak eta euskarazko ahotsari Rubalcabaren mehatxua gehitu zaio. V de Bildu izenarekin zabaldu da ekimena. XXI. mendeko debekuei, bestelako erantzunik eman dionik bada inguruan. Hacker kulturak, desobedientzia zibilarenak eta abertzaletasun berriak bat egin dute.

 

Jada ideologiarik ez dagoela diote. Ez dago aldaketarako betarik, hau da dagoena, esaten digute. Alderdi politiko konbentzionalak, banku eta multinazional handien bozgorailuak baino ez dira. Batzuek diotenari beste hauek jartzen diote aurpegia. Langabezi gehiago, eskasia handiagoa eta eskubide sozial gutxiago diotenek eta ideiak debekatu, alderdi politikoak ilegalizatu eta arrazoi politikoengatik torturatu eta gartzelaratzeko gazteak jazartzen dituztenek aurpegi bera izatea, kasualitatea…

horrela hasten da manifestua. Beherago jarraitzen du.

Bideoa ere euskaraz zein gaztelaniaz ikusi daiteke.

Askatasuna ez da negoziatzen! Egon prest borrokarako! Sortu, adierazi, argitaratu, zabaldu. Sarea mugitu! Guztion artean ideien bataila hau irabaziko dugu!

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus