[Uztaritze iraultza garaian V] Dominique Garaten interbentzioa

Dominique Garaten interbentzioa –

.

Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena

.

1790ko urtarrilaren 20an Dominique Garatek egin zuen interbentzio arraro bat Asanblada nazionalean.

Dominique Garaten interbentzioa«Irabaziaren laurdenaren zerga erabaki zen bilkura hartan, nik erran nuen, oso pobreak izan arren, ene agintariak eskuzabalak izango zirela, segur nintzela haien portaeraz. Bilkura bertan Nobleziaren hainbat deputatuk berak sakrifizioa egiteko prest zirenak zalantzan zirelarik sakrifizioa beren agintariei galdegiteko, oihu egin nien, «mesedez Jaunak, ez zara haizu sinesteko zuen agintariak ez direla zuek bezain eskuzabalak!»

Konplimendu hau igortzen nion batez ere ene Herriko Nobleziari.

Halaere, Jaunak haien gainean tronpatzen nintzen. Ene agintariek haien ganik jaso dute gutun inprimatu bat zeinean deklaratzen zuten: 

«Zuen deputatuek erruz bozkatu dute zuentzat laurdenaren zerga patriotikoaren  alde… askoz gehiegizkoa da.

Batera gaitezen Gobernuari eskaintzeko diruketa finko bat gure kapazititate eta irabazien araberan. Guk….horrela ezeztatuko dugu zuen deputatuen suhartasuna».

Nobleziaren gutun hau ez zen biziki noblea. Lapurdiko Sindiku orokorrak deitu zituen komunitate guziak. Ez zen deliberamendurik izan. Gutuna ahobatez atzera egotzia izan zen. Zuzen izan nintzan gure Herriko pobrezia eskuzabala izanen zela erraitean, bainan makur nintzan espero nuelarik aberastasuna bera ere eskuzabala izanen zela»

Hau zen bai ongi mintzatzea! Bainan hau izan zen istoria horretan pollitena: Biharamunean Oloroneko apezpikuak proposamen inozent bat bota zuen, hau da, deputatuek beren funtziorako kobratuko zuten soldataren laurdena pobrei eman liezaieketeela. Proposamen honek ez zuen ixiltasun deseroso bat baizik jaso. Sorpresa pasatu ondoren, Deputatuek De Liancourt Dukearekin adostu ziren, honek erran baitzuen:

«Karitatea da norberak sentitu beharreko sendimendu bat, susper daitekeena bainan sekula exigi daitekeena»

Deklarazio hau Dominique Garateksuharki baieztatua zuen « Journal de Paris »ko bere kronikan.

Dominique Garaten interbentzioa

  • Herriko etxeetako legea eta Departamenduen legea 1789ko abendoan (14.orrialdean)

Hala ta guziz ere, 1789ko abendoaren 14ko dekretuaren bitartez, Asanblada Legegileak[1]erabaki zuen Udalerri bakoitzean herritar «aktiboen[2]» taldeak  beharko zituela Herriko Kontseiluak  bozkatu. Herritar aktiboak ziren urtero 3 lan eguneko balioko zerga, alegia hiru liberakoa, edo gehiago,  ordaintzen zutenak. Neurri hau untsa onartua izan zen Uztaritzen.

Aldiz beste batek hasarrea sortu zuen, alegia, Erreinuaren 83 departamendutan zatikatzearenak.

1790ko urtarrilaren 12an, « Basses pyrenees »ko Kontituziorako komitateakaurkezten du proiektu bat zeinean aurreikusten baitzen Biarnoaren, Zuberoaren, Nafarroa beheraren, Lapurdiren, eta, Baionaren elgarretaratzea. Entitate berri horren eraketa ez zen batere Euskal populuaren gostukoa, jadanik anitz aldiz adierazi zuen bezala. Garatanaiek, beren bozkatzaileen lehenagoko kritikek suminduak sentitu izan zirenek, protestatu zuten, PierreDe Haraneder, Makeako Bizkondea, Lapurdiko Nobleziaren deputatuaren sustenguarekin. Azpimarratu zuten hizkuntzen diferentziak Euskaldunen eta Biarnotarren artean sortzen zuen arroila. Azpimarratu zuten azken hauek aberatsagoak eta anitzagoak izanki Deparamenduan boterea bereganatuko zutela. Naturalki debaldetan aritu ziren Joseph Garatek,«Journal de Paris » egunkarian, idazten zuen bezala :

« Nafarroa beherea ixil egon da, eta, itxura guzien araberan, Zuberoko deputatuek Biarnoaren alde jokatu dute»

Departamendu horren sortzeak eragin duen emozioak ez du zantzurik utzi Uztaritzeko Udal bileren txostenetan. Egia da udal honek, Garat anaienlanari esker jaso zuela, konpentsazio eder bat[3], paperaren gainean behintzat. Izan ere, orai lehen hurbilketa batean arrondizamendu edo suprefektura izenda genezakeen, «distrikt» baten hiriburua bilakatu zen. Honek kantonamendu hauek edukitzen zituen bere lurraldean: Bardotze, Biarritze, Kanbo, Espeleta, Hasparne, Makea, Mugaire, Sara, Donibane Luhitzune, Senpere, Urruña, eta Baiona.

  • 1790ko martxoaren Herri hauteskundea. Herriko Kontseilu berria (15.orrialdean)

1790ko martxoaren 9an, Uztaritzeko hautesle aktiboak parropiako elizan bildu ziren Herriko etxeetako konstituzioari buruzko euskarazko azalpenak entzuteko Pierre Dithurbiderenahotik. Hitzegilea Asanbladaren Presidenta izendatua izan zen eta Pierre Dassancebailerriaren grefierra, idazkari. Jardun horiek iraun baitzuten eten gabe goizeko 10 orenetatik arratsaldeko 6etaraino, asanbladak biharamuneko  8 etarako hartu zuen hitzordua hiru kontatzaileak hautatzeko, zeinak izan baitziren :

  • Jean Descos Erretorea
  • Laurent Dibasson botikaria
  • Jean-Baptiste Hiriart, notaria

Hautesleak gelditu ziren arratsaldeko oren batean, berritz hasi hiruretan Herri kontseilua hautatzeko. Parte hartzaile bakoitzak gora errepikatu  zuen dekretuak finkatu zuen juramentuaren formula. Horren ondoren, denek bozkatu zuten bozka paperak untzi batean sartuz. Berrehun ta berrogei papereetarik, MartinDibarrartabokatuak126 lortu zituen, hau da gehiengo absolutua, eta auzapez aldarrikatua izan zen.

Biharamunean, martxoaren 11an, herritar aktiboak elizan bildu ziren berriro Herri ofiziariak[4]hautatzeko. Bilkurak ez zuen gehiago 169 hautesle baizik. Bozken gehiengoa lortu zuten ondoko hauek :

  • Pierre Menta Arruntza Ikhebelarrekoa
  • Jean Detchart Purgu Harostegikoa
  • Charles Daguerre Heraitze Dorrekoa
  • Martin Dupin, Heraitze Machinenekoa, gaur desagertua dena

Bosgarren Herri ofiziari bat behar zen hautatu eta besteetarik nehork ez zuen gehiengo absolutua lortu. Erabakia izan zen aldi bat gehiago biharamunean biltzea Kontseiluko azken kide hura izendatzeko.

Biharamunean, martxoaren 12an, 84 herritar aktibok Jean Dassance uxerrra, Chamarbeitakoa, hautatu zuten.

Dekretuaren araberan, orhoitarazia izan zen, ekintza publikoetan, Herri ofiziariek  zorrozki errespetatu beharko zutela bakoitzak lortutako bozek emaiten zieten lehentasun ordena.

Bestetik, nola Asanblada  tipiegia zen balioski izendatzeko Herri Prokuradorea, zeinaren funtzioa, hau da Herriko funts amankomunak kudeatzea inportantea baitzen, bozkatze ekitaldea biharamun martxoaren 13rako gibelatua izan zen. Bilera horretan, PierreDithurbidek Prokuradorearenahalmen bereziak zehazki  azaldu ondoren, bozketak Jean Martin Mundutegi, Arruntza Berreterraeneko merkataria izendatu zuen.

Arratsaldean, hamabi «notable»[5]bozkatuak izan ziren, Kontseiluaren parte izan beharko zirenak, bainan bakarrik aholkulari[6]bezala.

Ohartu eta hautesle gehienek anka egin zutela eta ezin zela Herri ofiziarei serioski juramentuak egin arazi Asanblada hain urri baten aurrean, Presidentak erabaki zuen biharamun hamar orenetako meza nausian egin araztea, hitz hauekin  esplikatzen zuela :

«Mezaren ospetsutasuna egokiagoa izanen da populuari komunikatzeko Asanblada Nazionalak, bere zintzotasunean, Herriko ofiziarei esleitu nahi dien errespektua»

Izan ere, zeremonia egin zen mezaren hastapenean. Juramentuak Elizaren koruan egin ondoren, aurreko hautetsiek[7]hautetsi berriak jar arazi zituzten tradizionalki beraiei egokitzen zitzaien tokietan, hau da, koruaren aurrean dagoen lehenbiziko galerian.

Orotara, hauteskundeek sei egun iraun zuten. Miretsi egin beharra dago herritarren jarraitasuna eta eskugarritasuna.

[1]BC : «Constituante» testuan.

[2]BC : zerga minimo bat ordaintzen zutenak

[3]BC : egia aurretik erraiteko, delako «konpentsatzio» hura ez zen sekula gauzatu izan, besteak beste, baionesek onartu ez zutelako.

[4]BC : «officiers municipaux» testuan. Hemen emaiten du Herri ofiziari ,Herriko kontseilari edo zinegotzi hitzen sinonimoa dela.

[5]BC : kakotxak testuan daude.

[6]BC : «avec seulement voix consultative» testuan

[7]BC : «edile» testuan.

Dominique Garaten interbentzioa
Dominique Garaten interbentzioa
Dominique Garaten interbentzioa
Dominique Garaten interbentzioa

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Uztaritze iraultza garaian V] Dominique Garaten interbentzioa”-ri buruz

  • Benat Castorene 2020-04-23 12:39

    Lapurdiko heren estatuaren ordezkaria teorian izan arren, Dominique Garatek belusezko begia egiten dio Pariseko botereari ironia eginez Nobleziak “irabaziaren laurdena” ren zerga berriari egiten dion ongi etorri erdipurdizkoa.
    Filipe Bidarten Historia tesia ondo irakuuri badut, Departamendu zatiketari buruz Nafaroa beherean ere Heren Estatuak ez zuen batu nahi Biarnotarrekin Lapurtarrek zioten arrazoi ber berentzat eta batu nahi zutenbakarrik beste bi Euskal probintziekin. Aldiz haien Noblezia “euskal nafarra” zena ez zen hain argi eta guziz Henri IV denboran galdu zituen klase pribilegioak berreskuratu nahi zituen.
    Zorigaitzez Nafaroa beherak Pariseko Asanbladara bidali zituen deputatuak nobleak edo bederen nobleen aldekoak ziren.
    Detalle bat: Etxeen izenen aurrean utzi dugu auzoen izenak lehen askotan egiten zen bezala, segituan ohartzeko nungo jendeak aipu ziren.