Uztaritze 1789ko Iraultzaren garaian

Uztaritze 1789ko Iraultzaren garaian – 

1989. urtean ttanko, 1789ko Iraultzaren 2.mendeurrenakari, Michel Duhart uztariztarrak Ustaritz au temps de la Révolution liburu baliosa frantsesez argitaratu zuen. Herri horretan orduan gertatukoak garrantzia berebizikoa badu zeren Lapurdiko Biltzarraren Instituzio politikoaren azken egoitza izan baitzen.

Lapurdi 1609 elkarteak, gutiegi ezagutzen dugun Lapurdiko historia aztertzen duenak, berrikitan itzulpena argitaratu du Uztaritze 1789ko Iraultzaren garaian tituluarekin.

Liburuaren ezaugarria da udaletxeko artxiboetan aurkitu orduko txosten ofizialez eta protagonisten lekukotasunez osatua dagoela gehienbat. Oraiko irazki ideologikorik gabe erakusten digu urtez urte zer izan ziren Iraultzaren ondorio konkretu tamalgarriak Lapurdiko Biltzarraren egoitza zen Uztaritzeko herrian, eta nola portatu ziren gure arbasoak Euskal Herri guziaren itxura errotik aldatuko zuen ekaitz politiko bortitz horretan barna.

Azkenean zer da egia? Iraultzalariek egiazko aintzinamendu politikoa zinez ekarri nahi eta ekarri ote zieten lapurtarrei? Ala beren propaganda ideologiko burgesari itzal egiten zioten Lapurdiko probintzia eta bere instituzio foralak suntsitu nahi izan zituzten, Frantziako erreinuan preseski feodalismoa ezagutu ez zuen modelo juridiko,ekonomiko eta sozial bakarra desagerraraziz?

Elkar sareko  liburu-dendetan salgei den itzulpen-liburu tipi eta sinple honetan, norberak aurkituko du garrantzizko galdera politiko hauek sakontzeko laguntza preziagarria.

Lapurdi 1609 elkartea

[Uztaritze iraultza garaian 0] Aitzinsolasa

Uztaritze 1789ko Iraultzaren garaian

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua