Uztailak 11, Gasteizen: Oroimena garbitu, egia zerbitzatu, barkamena eskatu

Datorren uztailaren 11n, gerra zibileko garaileek 1936-1937 urteetan hil ebezan hamalau abadeen aldeko ospakizuna egingo da Gasteizko katedralean. “Gomuta araztu, egia ezagutzera emon, parkamena eskatu” goiburupean, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek ondoren hitzez hitz aurkezten deutsuegun mezua idatzi dabe gaur.

XX. mendean Espainian izandako 498 martiriren beatifikazioa egin zen, 2007ko urriaren 28an,  Erroman. Haietako batzuk jatorriz gure elizbarrutietan sortuak ziren. Egokiera hartaz baliaturik –baita lehenago eta geroztik ere–, gogorarazi izan digute, 1936. eta 1937.urteetan hamalau apaiz –hauek ere gure elizbarrutietakoak– hil zituztela gerra irabazi zutenek. Apaiz haiei ez zitzaien egin zegokien hileta-elizkizunik, eta kasu gehienetan ez zen haien heriotza erregistratu ere Elizbarrutiko Aldizkari Nagusian. Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainok arretaz entzun dugu zuzendu diguten eskaria, onartu ditugu arrazoiak eta bidezkotzat jo dugu egiteke dagoen eginkizun hau betetzea.

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia