Uxue Barkosek zer jantziko…

Uxue Barkosek zer jantzikoEuskadi Irratiko Mezularia saioan, Ainhoa Etxebeste kazetariak Uxue Barkos elkarrizketatu zuen herenegun,‘Lortu dugu benetan akordio berria eta sakona’ (egin klik elkarrizketa osoa entzuteko)-, aurki Nafarroako Presidente izango den Geroa Baiko politikaria.

Besteak beste, eta zortzi minutu eta erdiko elkarrizketa bukatzetik gertu zela, biharko kargu-hartze ekitaldiaren inguruan hauxe galdetu zion esatariak agintariari:

 

“(…) Ikusiko dugu, hortaz astelehenean, nolako hitzaldia prestatu duzun eta nolako jantzia ateratzen duzun baita ere, horri begira ere egongo gara-eta”.

EAEko irrati publikoan Barkosen arropak sortu duen jakinmina ikusita, eta hitzordu garrantzitsuaren aurrean urduri egongo dela suposatuz, laguntza eman nahi diogu Barkosi, inbestidurarako zer jantzi erabaki dezan.

Euskadi Irratia, jantzia, Mezularia, Nafarroako Presidentea, Uxue Barkos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude