Utzikeriaren uholdeak

Egun hauetan alerta guztiak piztu dira gure ibaietan uholdeak izateko arriskua handia izan dugulako. Denok ibaiari begira jarri gara, 2011ko azaroan izan ziren uholdeek eragin zituzten kalte handiak errepikatuko ote ziren beldur. Urgardenetik sarritan adierazi dugu administrazioek ibaien egoerarekiko ardura falta dutela: ibaiak euren bazterretaz eta uraz gozatzeko ingurune naturalak bezala babestu beharrean, arrisku eta zikinkeria iturri dira eta errealitate honen aurrean sortu zen Urgarden kolektiboa, ibaiak garbitzeko antolatu dituen hainbat auzolanen bidez boluntariotza eta ibaiekiko ezagutza sustatu dituelarik. Denbora honetan ibaiak utziak daudela, zabor tonelada ugari jasotzen dutela, euren sarbideak oztopatu eta hormez mugatu direla eta ubideak estolderia moduan jokatzen dutela ohartu gara.

409694_10151386749721970_905785458_n

Ibaien egoera hobetzeko presazko neurriak hartzea beharrezkoa da, baina ez dugu uste ibaiak bideratzeko aurreikusitako lanek arazoari irtenbidea emango dietenik, bien bitartean ibaietan metatzen den zaborrak presa moduan jokatu eta une berean urbanizazioak uholde lautadetara hedatzen baldin badira.

Administrazioek euren ardurak bere gain hartzen dituzten bitartean, gure inguruaren egoera hobetzeko asmoz, jende gutxiren artean bada ere, egin daitekeen aldaketa ikaragarria erakutsi nahi dugu. Urgarden taldeak Oria ibaian honako irudiak grabatu zituen duela bi aste. Ez dugu zaborrik nahi gure ibaietan, eta ez dugu nahi ere zabor hau itsasora heltzerik. Honekin guztiarekin ez ditugu administrazioaren neurriak erreklamatzen soilik, herritarren kontzientziatzioa eta konpromezua ere bultzatu nahi ditugu.

Hau gure ingurunea da, gure kezka, gure erantzunkizuna.

Ez da hain zaila…. from urgarden on Vimeo.

Emaitzak bistakoak dira, ezta ? from urgarden on Vimeo.

 

Gipuzkoako ibaiak garbitzea helburu duen bolondres talde bat gara. Donostiko kaleak garbi ikusten ditugu. Txindokira igotzean ere inguruak garbi ikusten ditugu. Zein da orduan ibai eta inguruko aranak hain zikin egotearen arrazoia? Guzti hau ez dakigu zergatik gertatzen den, argi dugu guk ez dugula horrela ikusi nahi gure ingurunea. Administrazioak erantzunkizunak bere gain hartu bitartean guk egoera pixkakanak pixkanaka aldatzen hasi nahi dugu. Garrantzitsua da zure partaidetza, asko izan behar dugu! Animatu!!!

2 pentsamendu “Utzikeriaren uholdeak”-ri buruz

  • Zorionak Urgardentarroi! Eguna alaitzen laguntzen duten horietarikoak zarete. Lan bikaina egiten ari zarete, eta oso eskertzekoa da bloga euskaraz (zailtasunak zailtasun) ere egon dadin egiten duzuen ahalegina.
    Nire aldetik, txapeu! Ea zuen eredua zabaltzen den!
    Hemen urgardentarren blogera lotura:
    http://urgardenbai.blogspot.com.es/

  • Egunon Anton! Mila esker mezuengatik eta zure hitza onak, garbiketak antolatzeko lan asko dauzkagu baina mezuak honela hartu dugunean, hori balio du 🙂 Eskerrik asko!!