[Barretartia] Zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori?

[Barretartia] Zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori? –

[Barretartia] Zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori?

«Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea».

Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974)

.

Gaur ohitura txar edo maniei buruz hitz egingo dugu.

Galdera: zein da utzi ezin duzun (edo utzi nahi ez duzun) ohitura txar hori?

Aitortza batekin hasiko naiz: alferrik piztuta dauden argiak itzali egin behar ditut bai edo bai. Gure etxean batzuk dena pizten joaten dira eta ni atzetik denak amatatzen noa.

Baserrian haztearen beste albo-kalteetako bat ere energia aurreztearekin lotuta dago. Neguan bi puntutan egon zaiztezke epel: sukaldean eta egongelan. Tarteko bide guztia korrika egin behar izaten da, bertan izoztuko ez bazara. Hori horrela izanik, bi puntu beroak zaintzea ezinbestekoa bihurtzen da, eta horretarako ateek ondo itxita egon behar dute, beroak ihes egin ez dezan. Beraz, negu partean etxe, bulego eta orohar eraikin guztietako ateak ixten joaten naiz, atezaina izango banintz bezala.

[Barretartia] Zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori?Beste bat: arropa zabaltzen dudanean beti egin behar dut handitik txikira. Beti. Hau da, kapoaldeko harian maindireak, toailak eta abar jartzen ditut, eta bukaerarako uzten ditut barruko arropa eta galtzerdiak. Entzun izan dut pertsona batzuk hau egiteaz gain, koloreen arabera ere zabaltzen dituztela, edota armairuan gorde…

Mugikorreko jakinarazpen guztiak irakurri egin behar ditut. Hau da, ezin dut jasan gorriz markatuta agertzen diren abixu horiek. Sutan jartzen nau beste baten telefonoa hartu eta 125 wasapeko mezu, twitterreko beste dozena bat, instagrameko 20, eta abar egotea. Egunean egon behar dut beti.

Orduaren kontrola edukitzea. Ordulariak beti egon behar du puntu puntuan, eta etxeko guztiak sinkronizatuta egin behar dute. Orain ez dut eskumuturrekorik erabiltzen, baina zenbat ordu pasa ote ditudan segunduak eramaten dituen orratz txikiari begira. Apasionantea!

Berdin du negua edo uda izan, ezin dut lorik hartu tapatuta ez bada. Bero handia egiten duenean ere, hankak kanpora ateratzen ditut, baina gorputzaldea maindirearekin estali behar izaten dut, bestela, ezin begirik bildu!

Hauek nireak izan dira, baina badaude nire inguruan beste batzuk:

Komuneko paperaren noranzkoa. Hau da, batzuk paper biribilkaria atzeruntz jartzen dute, paper zatitxoa atzetik mozteko, eta beste batzuk aurrealdetik.

Gauzak gordetzea. Adibidez, duela 25 urte joan zinen kontzertuko sarrera gordetzea, edo inoiz jantzi ez duzun arropa edo zaharraren zaharrez puskatzen ari den hori “badaezpada” ere gordetzea.

Egunkariak edo aldizkariak atzetik aurrera irakurtzea. Egia da askoz ere albiste hobeak egoten direla atzean aurrean baino…

Kaletik goazela baldosen izkinak ikutu gabe ibiltzea. Hau nire semearekin egiten dut eta oso dibertigarria da, baina Bilboko baldosa txiki horietan benetan egin behar baldin baduzu, uste dut arazo bat duzula.

 

Joan den maiatzaren 30ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saiorako egindako kolaboraziotik.
[Barretartia] Zein da utzi ezin duzun ohitura txar hori?