Urtarrilean irakurriko ditugun 10 titular

Urtarrilean irakurriko ditugun 10 titular

Urtarrilean irakurriko ditugun 10 titular
Negurako egindako iragarpenetatik zenbat bete diren begiratu gabe, zehaztasunerantz goaz Urtarrileko titular sortarekin. Nahi duzuena… baina ziur naiz oraingoan baietz, asmatuko dugula.

  • Cake Minuesa Irrien Lagunaken infiltratu da, Pirritx eta Porrotx ETAkoak direla frogatzeko eta ez da inor konturatu.

 

  • Joxean Artzek Martxelo Otamendik baino lehenago zabaldu du twitter kontua

 

  • Martxelo Otamendik ez daki zer jarri Twitterreko BIOan, prozesua geldirik da. Pello Urzelaik pazientzia eskatu die irakurleei.

 

  • Juan Carlos erregea eta IƱigo Urkullu bikoizten zituen gizona hil da. Zarzuelak eta Sabin Etxeak lehiaketa publikoa zabaldu dute posturako.

 

  • ETAren komunikatua: “Armak Olentzerori entregatu genizkion”

 

  • Europako ikerketa baten arabera Giggsen Bosoiaren existentzia Sarrionandiarena baino lehenago frogatuko da.

 

  • Ruper Ordorikari betaurreko berriak erosteko Crowdfunding proiektua zabaldu dute

 

  • Zuhaitz Gurrutxaga 2017ko Euskal Herriko Bertsolari txapelketara apuntatuko da.

 

  • Antonio Basagoitik Mexikotik: “Artur Masen erreferendumak Arraldeko Turismo Bulegoak baino sinisgarritasun gutxiago du”

 

  • Brian Currin: “Lehenago jakin izan banu, Donostian etxea erosiko nukeen”

Urtarrilean irakurriko ditugun 10 titular

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.