Urriak 12, ilusioz espero nuen eguna

Urriak 12

Urriak 12, hispanitatearen eguna. Munduan eman den sarraski handiena ospatzen dute batzuek, inperio baten nagusiak direla sentitzen dute oraino, eta Margallok amesten du Gibraltarren bandera espainiarra jartzen duela, Pizarro seme-alabena.

Nerabezarotik egun berezia izan da niretzako, Guardia Zibilentzako bezainbeste. Primeran pasatzen nuen herri eskolak antolatuz eta ondoren bertan parte hartzen. Kexu eskolaz, baina jai eguna arrotz gisa definitzeko gaitasuna izan eta dozenaka lagun biltzen ginen guk geuk osatutako klaseetara joateko, normalean baino arreta gehiago jarriz, gainera. Euskal Herrian barna egiten ziren, eta egiten dira oraino; oroitzapen oso ona daukat egun hartaz, kasik ilusioz espero nuela esatera ere ausartuko naiz.

Ikastetxeetako zereginak amaitutakoan ere beti egon ohi zen saltsaren bat kalean. Kuarteletatik atera eta desfilatzen dutenak batetik, autobusetan etorri eta probokatzen duten faxistak bestetik, edota gure izana auto-afirmatzeko agerraldi ezberdinak.

urriak 12Azken urteetan ekimenak zentralizatu dira urriaren 12an, batzuetan Iruñean, besteetan Bilbon, Donostian … Aurten Independentista sareak Sestaora joateko deia egin du, ordea, lehen aldiz, independentismoa bereziki indartsua ez den zonalde erdaldun batera. Azkenaldian, beste toki askotan bezala, asko sufritu behar izan duena krisi ekonomikoaren ondorioz. Hor aldaketa bat ikusi dut, baita aurtengo deialdiaren leloan ere: “Etorkizunari bai. Euskal Estatu demokratiko eta soziala. Entre todas y todos.” Elebiduna, eta “soziala” kontzeptua sartuz.

Babes osoa ematen diot ekimen honi, kolore ezberdinetako jendea biltzen da bertan (gehienak antzeko gamakoak izan arren), eta balioa aitortzen diot. Baina hala ere badago arduratzen nauen gauza bat: mundu guztia bideratu nahi da bertara. Entzun dudanaren arabera, gazte dezente joaten dira. Gu gure ikastetxean geratzen ginen, ekimen ezberdinak antolatzen, eta sorpresak hartzen genituen azaltzen zen jendearekin, espero ez genituen ikaskideekin; harremanak ehuntzen ziren, formakuntza eman, baita militante berriak ezagutzeko lehen parada sortu ere (ikasturte hasiera dela kontutan hartuta).

Ikasle eskolak ahuldu egin direla entzun dut azkenaldian; eta hori pena bat da. Nik urriaren 12a beti ilusio handiz espero nuelako.

Urriak 12

2 pentsamendu “Urriak 12, ilusioz espero nuen eguna”-ri buruz

  • Norberto Lasa 2016-10-10 11:13

    Berdin da zein egile izen erabiltzen duzun. Uste dut hiru dituzula. Liburu ireki bat zara: altertatibismoa, aktibismoa, kontraesanik eza, norberaren bizipenak… berdin dio gaiak ere, izan handi edo txiki, munduaren erdian jartzeko moduko eredu jator askoa zara. Segi horrelaxe, hasta la victoria siempre, irakurleoi topikoz betetako kriston txapak emanez, batere garaiera intelektualik gabeko betelanak eginez. Hain jatorra izateak zoragarria behar du. Zorionekoa zeu

  • norberto, ixilik ez al hau hobeto?