Urkullu, zurea gogo falta da?

Urkullu, zurea gogo falta da?

Euskadi Irratian Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria elkarrizketatu du Maite Artola kazetariak. Ordu erdiko elkarrizketan, Katalunia-ko egoera izan dute hizpide neurri handi batean. Negoziazioaren ateak zabalik daudela azaldu du Urkulluk, “ez dago oraindik talkarik”. Beste une batean, kazetariak Zaldieroa-ren tira baten hariari heldu dio, eta erantzunaren transkipzioa egin dizugu -ahotsa entzuten ez lokartzeko-. Belztu ere egin ditugu hitz gakoak, hainbeste egin eta euskal autonomia erkidegoan gal ez zaitezen.

Edonola ere, irakurri ez baduzu nahi, laburbiltzeko: Zaldieroa Ezker Abertzalekoa da. Ez dago nahikoa babes independentziarako. Nire amets abertzalea da independentzia. Nire hauteskunde programa betetzen ari naiz [estatus berriaren ponentzia].

.Maite Artola: Zurea gogo falta da?

.Iñigo Urkullu: Ez, komikigilea egilearen kontuak izango dira. Ze, bueno, ideologi politikoa daukan komiki egileak; eta errespetatu egiten dut. Horrelakoetara ohituta nago, bai komunikabide horretan eta baita erantzukizun politikoa duten eragile batzuen aldetik ere, ez? Ez da borondate falta. Nik lehendakari gisa uste dut oso gogotan dudala euskal gizartea, autonomia erkidego honetako euskal gizartea, eta baita Euskal Herriko, Euskadi, Baskonia, nolahai deitu nahi izanez gero, Euskal Herriaren herritargoaren, hiritargoaren, borondate politikoa nola dagoen isladatuta alderdi politikoei babesa emanez. Nik uste dut oso kontziente naizela zein indar politikoaren banaketa dagoen, zer nortasunaren zentzua banatua dagoenarena, baita etorkizunera begira zer aldarrikapen egitekoaren zentzuarena ere, nola dagoen irudikatuta galdeketetan eta abarrekoetan. Nik uste dut oso kontziente naizela”.

.Maite Artola: Esan nahi duzu ez daukazula herri bat atzean independentziaren aldarrikapena gauzatzera eramaten zaituena, adibidez Masek Katalunian izan zezakeenaren antzera…?

.Iñigo Urkullu: Nire erantzukizuna momentu honetan da autonomia erkidegoan, eta ez Nafarroan ezta Iparraldean ere. Nire erantzukizuna da autonomia erkidegoan eta autonomia erkidego honetako lehendakaria izateko, nik hauteskunde egitasmo bat aurkeztu egin nuen eta hauteskunde egitasmo horri leial jokatzen ari naiz. Euskal hiritargoaren autonomi erkidego honetako euskal hiritargoari emandako hitza bete nahiean. Eta ez bakarrik hauteskunde egitasmo bat, baita gobernu egitasmo bat. Eta hori betetzen ari naiz. Eta nire ametsak abertzale bezala, edo nire helburuak abertzale bezala batekoak izango dira, baina horri muzin egin gabe beti planteatu egin dut eta beti defenditu egin dut hori egunerokotasunean oinarrituta izan behar da. Eta egunerokotasunean landu eginez ahalik eta borondaterik eta horren aldeko borondaterik eta gehiago eskuratu egin beharko dugula. Hori da nire ariketa.

.Tira umoretsu batzuk ere argitaratu dituzte hainbat txiolarik:

 

12 pentsamendu “Urkullu, zurea gogo falta da?”-ri buruz

  • Bistan da gurean ez dagoela herri bat bultzaka politikariak independentziaren bidea har dezaten eragin dezakeena. Areago, gurean ez dagoela herri bat esango nuke besterik gabe. Horregatik iruditzen zait patetiko bezain koerente Urkulluren errealismoa, eta parregarri ezker abertzalearen segidismo ahalegina, Kataluniako prozesua hemen errepika daitekeeneko itxurak egiten. Gurean ez dago herri bat eta etorkizunean ere ez da egongo, katalanen antzera hizkuntza jartzen ez badugu batasun horren ardatz. Bada mende mordoa gauza jakina dela gizarte bat hizkuntza baten inguruan trinkotzen dela, baina hemen oraindik deskubritzeko gaude nonbait.

    • Pazientzia da zientziaren ama, Bestela. Gauza jakina da norkbere bidea egin behar duela ezinbestean, inoiz nor izango bada, jakin arren lehenago beste askok eta askok bide bertsua egin dutela. Euskal-ohi Herrian euskara eta nazioaren arteko balizko loturak aztertzen ari gara bai, geronek egin behar baitugu aurkikuntza hori, ondotik, behin lotura horiez jabetuta, erdaldundutako guztia berreuskalduntzeko. Hala da.
      Aurkikuntzatik gero eta gertuago gaude, hala ere: euskaltegiak gainbehera eta behera, ETB1 etxeko katuak ere ez du ikusten, ikastolatik kanpo erdaraz (eta barruan ere bai), kalean “goraeuskadi” etxean erdaraz, erakunde abertzaleetako hizkuntza nagusia erdara, eta abar, eta abar. Hasierako gunera heltzen ari garela, alegia. Eta heldutakoan, aurkikuntza egin eta Euskal Herria berreuskaldunduko dugu dekretuz.
      Nik esana.

  • Tristea da baina Urkulluri arrazoia eman behar zaio. Artur Mas ez zen independentziaren aldekoa baino kataluniar gizarteak ez dio beste erremediorik utzi. Urkulluk ete EAJ-k horrelako presiorik sumatu gabe ez dira mugituko. Eta nik ez dut presio hori inon aurkitzen.

    • Arrazoi. Hemen herriak, barkatu, jendarteak, ez du independentzia berreskuratu nahi. Hemen guk nahi duguna ez da gure askatasuna; hemen “erabakitzeko eskubidea” nahi dugu, edo horixe da behintzat PNBildu eta Gure Esku Dagok sinestarazi digutena.

      Katalunian “independentziarako eskubidearen aldeko” ekitaldiak egin dituzte. Eta Barrena gonbidatu dute, hain zuzen ere [Euskal Herriaren] “inependentzia ez da eskubide bat” bota zuena.

      Hemen ez da gatazkarik ETAk armak utzi zituen momentutik. Hemen lau sentsibilitate daude, guztiak dira zilegi, eta guztiak dira gure.

      Eskerrik asko Urkullu, eskerrik asko EH Bildu, eskerrik asko Gure Esku Dago.

  • Eta, aguafiestas izateko arriskuz, Katalunian “independentziaren hautua egin dutela” afirmazioa bera ere zalantzan jarriko nuke nik. Jainkoak eta Lege Zaharrek libra nazatela EAJ-ko sakristia usainetik, baina Amatiñok arrazoi osoa du horri buruzko mezu honetan http://eibar.org/blogak/amatino/istilu-gehiegi-eta-independentziaren-aldeko-boto-gutxiegi

    • Arrazoi du. Estonia, Letonia eta Lituanak bezalaxe egin behar dugu. Okupazioarekin amaitu, independentzia berreskuratu, eta gero egin erreferenduma. Askatasunean, nola bestela! Ezin da okupaziopean bozkatu. Bozkatzeko demokrazia behar da.

      Baltikoko herri hauek eredugarriak dira. Gauzak ordena lojikoan egin zituzten (lehenik independentzia, gero erreferenduma), eta txukun (bertan bizi ziren errusiarrek ezin izan zuten bozkatu herriaren etorkizuna erabakitzeko orduan)

  • Peru Dulantz 2015-11-10 13:21

    Gauza ederra da amets egitea, baina errealitatea beste bat da. Arraizek berak esan zuen: daukagun herria daukagu, ez nahi genukeena. Bitartean, Araban, Nafarroan eta Iparraldean gauzak gero eta interesgarriago jartzen ari dira.

  • Catalunyan, katalanak direnak ehunetik ehun independentziaren bozkatu dute eta espainolak direnak ehunetik ehun independentziaren kontra bozkatu dute. Normala den bezala, non hemen dagoena da konfrontazio bat bi estatu artean.

    • Freud, Kataluniak zerbait demostratu badu da identitateetatik haratago dagoela indpendentista izan ala ez. Espainol eta katalan sentitzen direnak gehiengoa dira (ez da harritzekoa, emigrazioa ta haien seme-alabak) eta horren zati handi batek independentzia bozkatu du. Identitatean soilik oinarrituta, ez zuketeen ezer egingo.

  • Markox, hemen bezala, Catalunyan, idenpendentzia nahi dutenak Katalanak dira, etorkinak edo han jaiotak izateak.
    Independentzia nahi ez dutenak ez dira katalanak, Catalunyan jaiotak edo kanpotik etorritak. Ez baduzu nahi Catalàko estat-eko kidea izatea beste estatu kidea nahi duzu izan. Ez dago irtenbiderik.
    Ezin da, adibidez, nabartarra eta espainola izatea, bi termino juridiko politikoak direlako, bi estruktura estatalak direlako. Dagoena da erabakitzea zein den zure Estatua eta koherentea izatea erabaki duzun aukerakin.
    Magrebiar batek edo magiar batek edo andaluza batek erabakitzen badu Nabar Estatu kidea izan nahi duela, Nabar Estatu kidea izango da.
    Eibartar bat edo Lekeittar batek erabakitzen badu ez duela Nabar Estatu kidea izan nahi, ez da Nabar Estatu kidea izango, beste Estatu kidea izango da, berak erabakiko duena.

  • Nortzuk erabaki behar dute Catalunyaren etorkizuna? Katalanek.
    Ezin dute belgiarrek, portugesek, espainolek, kubatarrek edo japoniarrek hori erabaki.
    Han zaila da hori ulertzea?

  • ganbaratxotik 2015-11-11 21:18

    Nere ustetan Kataluniako hainbat fenomeno eta gertakizunek bat egin dute “ekaitz perfektua” sorrerazteko: krisi ekonomikoa, ustelkeria, metropolien arteko talka, lidergo politikorik ez, ankasartze estrategikoak,ETAren gelditzea, Madril eta Bartzelonako elite ekonomikoen arteko lehia,… Eta beste bat neri bereziki interesatzen zaidana: Mugimendu zibiletik (ANC) diseinatu den estrategia berria. Estrategia horrek paradogikoki Espainiako Estatua bera imitatu egin du,alegia, 2 emateko 1 ukatu, hortaz zera erabaki dute katalan subiranistek, aurkariarengandik 5 lortzeko10 eskatu. Esan nahi baita, erabakitzeko eskubidea lortzeko ez dezagun “bera” eskatu, eska dezagun ESTATUA eta horrela bestea gertuago izango dugu.