Urkullu desiratua etorri da, eta…

Urkullu

Eta zer? Jarri besterik ez da egin badakit, baina lehen abisuei kasu eginda ez dirudi gauza gehiegi aldatuko denik.

Patxi Lopezek Ajuria Enea indarrez hartu zuenean (irakurri indarrez, Estatuak duen indarrez alderdiak legez kanpo uzteko eta gura duena egiteko) bazirudien askoz ere dramatikoagoa zela aldaketa. Baina asko zuen sentimendutik horrek, detaileetatik, eta abertzale vs espainol lehiatik. Lehen aldiz espainolak jartzen ziren agintzen, eta tranpak egiten jarri ere. Hortik zetorren samina, edukietatik baino gehiago.

Baietz saminduok! Ertzaintzari txapela kendu zion Lopezek, Sabino Arana bertako blogariaren ‘E’ eder hura kendu zuen uniformeetatik, eguraldiaren mapa aldatu zuen errealitate konstituzionalera doitzeko. Eta? Orain Urkullu dator eta antzeko parezidoa delakoan nago. Hiru txorrada sinboliko salbu, ez dirudi hezkuntzan A eta B ereduak ezabatzeko eta euskararen aldeko politikak martxan jartzeko gogo askoz handiagorik duenik. Ez dirudi euskal hedabideek laguntzarik jasoko dutenik. Ez dirudi funtsean Lopezek egiten zuenetik urrun ariko denik, abertzale etiketarekin ariko, hori bai! Eguraldiaren maparekin ere ez du golperik emango mahaian, horren ordez epelkeriatan dabil Urkullu. EAJ eta epelkeriak batera baitoaz ezinbestean.

Nahiago nuke oker izan. Baina saminduok, Urkullu ondo zorroztutako artaziekin dator eta hobe dugu hankak luzatzen hasi ez bagaitu harrapatuko.

Urkullu etorri da, eta… etorri da, eta… Urkullu etorri da, eta… Urkullu etorri da, eta… etorri da, eta… etorri da, eta… Urkullu etorri da, eta…Baietz saminduok! Ertzaintzari txapela kendu zion Lopezek, Sabino Arana bertako blogariaren ‘E’ eder hura kendu zuen uniformeetatik, eguraldiaren mapa aldatu zuen errealitate konstituzionalera doitzeko. Eta? Orain dator eta antzeko parezidoa delakoan nago. Hiru txorrada sinboliko salbu, ez dirudi hezkuntzan A eta B ereduak ezabatzeko eta euskararen aldeko politikak martxan jartzeko gogo askoz handiagorik duenik. Ez dirudi euskal hedabideek laguntzarik jasoko dutenik. Ez dirudi funtsean Lopezek egiten z

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

47 pentsamendu “Urkullu desiratua etorri da, eta…”-ri buruz

  • Patxi Lopez operazioak benetako neurria eman dio EAJri eta azken hamar hamarmadetako politika jeltzaleari: ikur batzuk aldatu eta ertzainen atzean telebistako kamerak jarri zituzten Herriko batean sartu edo kartelen bat kendu behar zuten bakoitzean. Horrekin Espainia pozik ia lau urtez “aldaketa” aldarrikatzeko. Ondorio enpirikoa: EAJren eta PSEren arteko aldea eguraldi mapa da.

  • Gizon epel eta ahul itxurakoa da, men egiteko zutunik jarkitzeko baino joberagoa antza. Halere, politikarien esanak eta eginak bereizten aspaldian ikasi nuenez, ezin dut esan gabe utzi zur eta lur utzi nauela Hezkuntza eta Kultura arloetan jarri duen jendearekin. Xapó esan behar ustekabean. Zoritxarrez ezin dut beste hainbeste esan Euskara arloaz. Hor lehengo lepotik burua. Labur, behar baino gutxiago eta uste baino hobeto.

  • Iragarri bezala, Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuorde. Pixka bat es mucho eta un poco da asko. Ertzaintza eta Osakidetza euskalduntzeko planen zain irrikaz geratzen naiz, baina langileek euskara ikasi nahi badute baino ez, borondatez, euskara inposatu behar ez omen delako.

    • Baztarrika oso ondo konpondu da PSE eta PPrekin. Adostasuna lortu du euskararen normalizazioaren aurka daudenekin. Meritua-meritua-merituaaaa!

  • “Lehen aldiz espainolak jartzen ziren agintzen,…”
    Ordura arte euskaldunok agintzen genuen Euskal Herrian ? Eta hemendik aurrera ?
    Espainiar instituzioak (izan EAJ kudeatzailea ala izan Bildu bere PSOEeko aliatuekin ) ez dira gure gobernua.

  • Izarpezelai 2012-12-22 21:40

    Ez naiz ni izango Urkullu eta EAJ defendatuko duenik, baina agian goizegi da oraindik funtsezko aldaketak egiteko, ez al zaizue iruditzen? Kargua hartu besterik ez du egin. Eman diezaiogun denbora pixka bat epaitu aurretik. Ibarretxek ere hasieran oso epela ematen zuen, eta gero sorpresa atsegina izan zen denontzat…

    • Baina programa bat dauka, ezta? Eta erregearen diskurtsoaren afera, eta eguraldi mapa EITBeko kazetarien esku uztea, eta Werti erantzunik ez ematea… Hasiera txarra. Nik ez diot inori eperik oparituko kritikatzeari uzteko, ez eta ondo eginak goraipatzeko ere, noski.

  • “Por voluntad del Parlamento, prestado el juramento, tomo posesión y asumo el cargo de lehendakari del Gobierno del País Vasco, así como la condición de representante ordinario del Estado en su territorio, que cumpliré con lealtad a la Corona y respeto a la Constitución, al Estatuto de Gernika y demás leyes vigentes”.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 13:36

    Bozkatu dutenak, denak, Urriaren 21-an monarkiari ta espainolismoari baimena eman dute. Ez du balio esatea “nik ez nekiela…..”. Joan zaretenak, ipsofaktoa, ornartu ta legitimatu duzue espainaren monarkia gure lurraldeetan ta okupazio egoera. Urrengoan berriro?

    • Zuk, Obanoseko infanzoi txit goren horrek, zergarik ordaintzen al duzu?

      • Braulio esnatu ! Zapalduak zergak ordaintzen ditu. Zapaltzaileak zergak kobratzen ditu. Eta kolaboratzaileak zergak ordaintzea gauza ona dela esaten digu.

        • Baina infanzoia ez da zapaldua, infanzoia nafar librea da! Beste guztiok gara zapalduak.

          • Libre izan nahi duen nafarra.

          • Hori esatea ez duk asko esatea. UPNkoek ere gauza bera esaten ditek. Baina infanzoiak modu xelebrea dik aske bizi nahi izateko. Beste guztiok kondenatuta nahi gaitik! (Hara! Horretan ere UPNkoekin bat egiten dik!). Izan ere, infanzoiak bazakik gutariko bakoitzaren motibazioak zeintzuk diren, askatasunerako bidea ezagutzen dik, egiaren jabe duk! Esango nikek Obanosko infanzoia Nafarroako erresuma dela, bere horretan, bera bakar-bakarrik. Bejondeiola, eta barka ditzala gure erruak. AMEN!!!

          • Iraintzetik aparte zeozer esaten ba al dakik ?

          • Irakurri al dituk infanzoiaren aipamenak? Nor ari da nor iraintzen? Irainetatik defendatzeko eskubidea izango diat, ezta?

          • Biktima gaixoa.

          • Hi, adarra jotzen ari haiz, edo ze demonio? Hi izan haiz infanzoia defendatzera atera dena, nire irainen biktimatzat jarriz.

        • Eta zuk Iñaki ordaintzen duzu zergarik? Zu eta infanzoia bezalako super-abertzaleek Espainiari (edo Frantziari) zentimorik ere ez diozue ordainduko ezta?

          • Zu ere espainiar zerga biltze lanetan hasi al zara ? Horri orain “ezkerreko” politika deitzen diote super-independentistek.

        • Ez didazu erantzun Iñaki. Ni ez naiz Espainiako zerga biltzailea. Ni euskaldun gizarajo bat naiz.

          • Barkatu. Egin dituzun galderengatik zerga biltzailea zinela iruditu zait.

  • Bizkaitarren pisuak desoreka eta liskarra sortu baietz. Zenbatu al ditu inork kargudun bizkaitarrak?

  • Izarpezelai 2012-12-23 20:07

    Berriz diot, hasi besterik ez du egin. Politikari guztiei 100 egunetako grazia-epea eman ohi zaie, beren politikaren nondik-norakoak ezagutzeko. Gontzalo, ETBren eguraldi-mapa ez da aldatu ,nik dakidanez, EITBren zuzendari berria oraindik ez dagoelako. Pazientzia pixka bat….

    • 100 egun ? Orain dela 100 urte hasi ziren eta pixka bat ezagutzen ditugu. Baina zuretzat Ibarretxe sorpresa atsegina izan bazen…

    • Nire aldetik ez da pazientzia kontua. Pazientzia edukiko nuke Urkullurengan itxaropenik baneuka, baina ez daukat batere. Botoa eman ziotenek eduki beharko dute pazientzia, ez nik. Bestela, denbora eman zertarako? Bere programa betetzen duen ikusteko? 2015. urtera arte ez dela burujabetasunaz hitz egingo, adibidez? Bere programa da, hain zuzen, nik kritikatzen dudana. Hori eta eguraldi mapa bezalako epelkeriak. Jakina, oraindik ez dute aldatzeko astirik izan, baina nik ez dut hori kritikatu, emandako irizpidea baizik: Ortuzaren esanetan, erabakia EITBko profesionalen esku utziko dutela, alegia. Horrek esan nahi du EITBko zuzendariak Urkulluren agindua beteko duela. Lehen bezala jarriko dutela esatea zeukan, baina ez zuen esan. Ez al da hori epelkeriatan hastea?

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 22:12

    100 egun ez… 501 urte estrategiarik gabe. Zein normaltasunarekin hartzen dira gauzak…. ez du ez da ematen herri okupatu batean gaudela. 100 egun diñu…..

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 22:36

    Herri okupatu batean bizi gara. Ez al zara oraindik han konturatu? Okupatzaileak badakizu nola lapurtzen dizkiguten deitzen dena “zergak”, ez? :”a punta de metralleta”, errepideko kontroletan bezala. Baina bozkatzeko eta haien sistema legitimatzeko ez gaituzte behartzen. Zergaitik? Ez dutelako beharrik, badakitelako beren tranpa eroriko garela eta. Gure baimena lortu ez gero hasten dira zergak, kontrolak, errepresioa……

    • Espainiari zergak ordaintzen dizkiozu Infanzoi? Nafar izpiritu garbi eta kutsugabearen eredu eta askatasunerako bidean gidari zinelakoan nengoen. Ez nuen horrelakorik espero. Jakizu metraileta horiek zuk ordaintzen dituzula.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 22:52

    zuren botuaren esker….

    • Infanzoi maitea, benetan uste duzu Espainiari axola diola nik bozkatzen dudan edo ez?

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:00

    Zer ta nori bozkatzen diozu, berari, bost axola. Baina bozkatzea bai. Herri okupatuaren legitimitatea behar dute okupazioa luzatzeko.

    • Herri okupatuen iritzia bost axola zaio Espainiari. Patxi zaharra bizi zen garaian euskaldunok ez genuen botatzen, beraz, inork ez zuen Espainia legitimatzen, ezta?

      • Abertzaleok ez.

        • Francoren garaian abertzaleek era askotan legitimatzen zuten estatua, soldaduskara joanda, zergak ordainduta, … Botatzeak baino askoz ere garrantzi handiagoa dute horiek.

          • Ez nahastu behartuta ( zigorraren beldurrez egiten ditugunak) eta gure borondatez egiten ditugunak.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:18

    Baina orain demokrazian gaude zuren botuaren esker.

    • Abertzaleok abstentzioaren aldeko estrategia hartuko bagenu ere “demokrazian” egongo ginateke espainiar gobernuarentzat. Benetan uste duzu axola diela. Nik ez dakit zein den independentziarako bidea baina zuekin ez gara urrutira iritsiko.

      • Espainiarrek aldiz , garbi dute hauteskundeetan parte hartu behar dugula. Aski ongi dakite estrategiarik gabe, botoa eman ala ez eman, irabazle aterako direla. Horrela bai ez garela urrutira iritsiko.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:23

    Ta egiteko, lehena jakin behar dugu zer ez den egin behar.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:27

    “Gurekin” ez dakit, besteekin badakit….

    • Ai Infanzoi, utzi bakean besteak, zein proposamen konkretu egiten duzu zuk.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:30

    Ez da abstenzioaren kontua, abstenitzeko espainola izan behar zara, bozkatzeko gauza berdin. Herri okupatua ez ditu eskuberik.

  • Hori da guztia? Espainiako bozketetan ez parte hartzea, Italiakoetan parte hartzen ez dugun bezala?

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:36

    Erakunde nazional bat sortu, ez kolaboratu, erresistitu, hori nahiko bidea de ta gaizki egiten diogunari utzi egiteari. Gutxi iruditzen zaizu?

    • Beno gutxienez proposamen konkretu bat egin duzu, erakunde nazional bat sortzea. Ez dago gaizki.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-23 23:46

    Bai autoritate nazional bat, gobernu bat.