Urkullu eta Txibiteri umeak kalera ateratzeko eskaera

Urkullu eta Txibiteri umeak kalera ateratzeko eskaera –

Konfinamendua aurrera doa eta harrituta gaude: langile asko berriz lanean hasi dira, nagusiak bederen erosketak egitera atera daitezke, maskotak eta haien jabeak kalera atera daitezke eta etxetik irten ezinik jarraitzen duten bakarrak haurrak dira, behar handiena duten gizakiak.

Iparraldeko gure nebarreben umeak arazo barik atera daitezke kalera, gurasoez lagunduta, ordu betez eta kilometro batera bada ere. Berdin Europako leku gehienetan.

Horregatik eskatzen dizuegu, enpresak zabaltzeko egin duzuen ahalegin bera egiteko eta lehenbailehen haurrak ateratzeko baimena lortzea.

.

Biltzarreko Demografia Lantaldea

Izenpetzeko: https://forms.gle/n3KHYjXBCmFhA5Ss7

Urkullu eta Txibiteri umeak kalera ateratzeko eskaera

—-

Kazerolada

Beste ekimen ere abian jarri dute:

Gogoratu gaurtik aurrera kazerolada 18etan!!!!:
Hegoaldeko umeen itxialdia arintzeko eskaera oihartzuna hartzen ari da azken egunotan, eta, besteak beste,  zenbait guraso sare sozialetan salatzen ari dira umeen eskubideak eta beharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua. Hori salatzeko, lapiko jotzea antolatu dute egunero, 18:00etan, haurrak “Europako edozein herrialdetan bezala atera daitezen” eskatzeko.

Urkullu eta Txibiteri umeak kalera ateratzeko eskaera

Biltzarre

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude