UPyD Iparraldeko ikastolen aurka

Bere esanetan, “ulergaitza” da “sozialistek nazionalisten politika berak mantentzea”, eta hori dela eta “Autonomia Erkidegotik at dauden erakundeentzako subentzioak behin betiko amai daitezela” proposatuko dute Parlamentuan, “anomalia” deritzen dirulaguntza hauek ezabatzeko.

Maneirok gogorarazi du Ipar Euskal Herriko ikastolek Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotzen dituzten 400.000 euroko diru laguntzak Patxi Lopezi Lehendakari izateko aukera eman zion itunaren aurka doazela.

MzQwMQ==

“Euskal Herri handia”

PSEk “euskal nazionalismoari begirunezko beldurra” diola dio UPyDko legebiltzarkide bakarrak. Maneiroren iritziz, mugaz bestaldeko euskaldunei euskaraz ikasten laguntzea “ideologia nazionalista zabaltzea” eta “Euskal Herri handiaren existentzia sinestaraztea” xede dituen ekintza politikoa ei da, eta “horregatik, are ulergaitzagoa da sozialistek hain zantzu ideologiko garbiak dituzten laguntzak mantentzea”.

Irudia | Seaska, iparraldeko ikastolen elkartea | seaska | Creative Commons By SA