UPNren aurka hobeto bizi gara?

UPNren aurka hobeto bizi gara?UPNren itzala oso luzea da Nafarroan. PSOEren eskutik urteak eta urteak egin ditu boterean, eta euskararen aurkako gurutzada du bozka-iturri seguruenetako bat. Nafarroako jatorrizko hizkuntzaren aurkako ezinikusia eta gorrotoa hedatzen lan handia egin du UPNk, PPrekin batera eta PSNren babes “pasiboarekin”. Euskara eta oraindik dirauten euskaldunak baztertzea eta lotsaraztea du ekinbide ohikoenetakoa.

Hizkuntza politika anker bezain sendo horren ondorioz, nafar askorentzat, euskara da “baskoek” Nafarroan inposatu nahi duten kanpoko hizkuntza “artifizial eta ezdeusa”, “ETAzaleen hizkuntza”, “iraganeko kontu bat”, eta abar, eta abar.

UPN-PP(+PSN)ren muturreko hizkuntza politikari, Izquierda-Ezkerrak egiten dio aurre noiz behinka, eta Bilduk nahiz Geroa Bai-k askoz sarriagotan.
Oposizio motza da baina. Aldian aldiko erasoei hedabideen bidez aieneka erantzutekoa, Nafar parlamentuan ekimen bat edo beste aurkeztekoa, eta ez estrategia sendo eta epe luzeko baten emaitza.
Nafarroako alderdi abertzaleek euskarari dagokionez estrategiarik badute, ondo ezkutuan gordeta daukate; alabaina, “constitucionalista” direlakoen etengabeko erasoek, “euskararen alde” agertzeko aukera eskaintzen diete, noiznahi. Baina hori da guztia, edo ia guztia. Bereziki Geroa Bai eta bere gazte erakundearen aldetik.

Geroa Bai osatzen duten taldeen (EAJ, Zabaltzen, eta Atarrabia taldea) jarduna espainiera hutsezkoa da ia %100ean. Adibide esanguratsua da interneteko jardunak eskaintzen diguna. Ez Geroa Baik, ez EAJk, ez Zabaltzenek, ez Gazteok Baik ez dute sikiera webgunea bera ere euskaratzeko lanik hartu, euskarak erakunde horietan betetzen duen lekuaren irudi aparta eskainiz.
Ezker abertzalean ere, euskararen eremuan hutsuneak oso agerikoak dira baina. Adibidez, gaur bertan jaso dugu etxean, Altsasuko udaletik (Bildu), espainiera hutsezko ene(bada)garren gutuna.
Barcina, Maya, Sanz, Jimenez eta enparauek, mendeotako batean boterea galduko balute, agerian geratuko litzateke alderdi abertzaleon euskararekiko arduragabekeria.
Nafarroan euskararen aztarnak museora bidaltzeko, ez dugu etsaien beharrik, bistan da.

UPNren aurka hobeto bizi gara?

Oinezkoa

9 pentsamendu “UPNren aurka hobeto bizi gara?”-ri buruz

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 13:46

    Agur JonJo Agirre jauna:
    ///
    Bat ethortzen naiz idatzi duzunarekin.
    ///
    Ezker Abertzalea’ euskaltzaleena den eta euskaldunena den sociologia da. NFEan sexual, cultural nahiz statal egoera eraldatu nahi izanez gero, ezkertiartasunetikan eraldatu behar izanen da, ezkertiartasunaren baithan aurkitzen baita bethi eraldaketaren aldeko jendea, eta Ezker Abertzaleak ez du euskarazko ezkertiar egunkari bat euskarazko ezkertiar argitaletxe bat.
    ///
    Ezker Abertzalearen intellectual elikadura imperial hizkuntzetan gauzatzen da. Sakoneko kontraerran hori solutionatu ezean, ezinezkoa da colonial Statua soveranu Statuan constituitzea.
    ///
    Ezker Abertzaleko irakurle bati: zentzuzkoa iduritzen al zaizu independentista sociologiak’ euskarazko nahiz angalarazko harremana ez jorratzea? Pensamendu hoberena angalaraz gauzatzen da. Munduan liburu gehien itzultzen den hizkuntza angalara da. Non daude euskara eta angalara dominatzen dituzten militante-cuadroak?
    ///
    BERRIA egunkariak zergatikan ez du Angalarazko versionea? Horrela mundu guztian irakurri ahal izanen lukete zuzen-zuzen-zuzenean gure Herrian, Nationean, Statuan gerthatzen denaren berri.
    ///
    Eutsi, borrokatu eta irabazi.
    Izan ongi.

  • Eta zergatik ez degu Euskara baztertzen Anglararengatik? Ze berdin zait Espainiera, Txinera…. Euskara deuseztatzen badu.

    Ingalesa ikastea? Bale baina ez natibu bezala, ze hemen bizitzeko ezinbestekoa izan behar dun hizkuntza Euskara da, eta besteak ikasi bai, gero zure lanerako behar badituzu hobetu ditzazkezu, bainan badirudi ezinbestekoa egin nahi digutela atzerriko hizkuntzak natiboak bezala jakitea, denok Euskal Herritik kanpo joan behar omen garelako bizitzera edo.

    Ze bestela ez dut ulertzen, famili medikua izateko Ingeles maila izugarria izan behar dezu? Ogigilea izateko? Albaitaria? Orduan? Atzerriko hizkuntzetan maila bat izatea bale, bainan edozein atzerriko hizkuntzagatik gure hizkuntza aldatzen bukatzea ez.

    Ez zan hobeto Euskal edukiak egiteko baliabide gehio jartzea Ingalesa natibu bat bezala ikasi baino lehen? Anglar kulturaren hoberena itzultzea? Ingales maila on bat irakastea bainan Euskaragatik baztertu gabe eta bizitzan lanerako behar ditugun gauzak gehio ikasi?

    Agian hobeto da Ingalesa, Txinera…. izugarri ondo ikastea eta esaten ari naizena tontakeri izatea, bainan horrela ikusten dut gauz hau, gero ta gehiago gainera.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 14:50

      Agur Sugar jauna edo anderea:
      ///
      Bat ethortzen naiz. Nire iritzian euskarak’ officiala izan behar du, osoki; eta, euskarak biziraun duen lurralde osoan. Gainera, soveranu Statuaren Constitutionean osoki bermatuta dago: euskara jakitekotz betebeharra eta euskara erabiltzekotz eskubidea.
      ///
      Nire iritzian soveranu Statuan imperial hizkuntzak diren frantziara nahiz espainiara coofficialak izan behar izanen lirateke: jakitekotz eskubidea eta erabiltzekotz eskubidea. Ni soveranu Statuan bi imperial hizkuntzok debekatzearen kontra nago.
      ///
      Nire iritzian angalarak officiala izan behar izanen luke: betebeharra jakitekotz eta eskubidea erabiltzekotz. Baina, bethi ere euskarari lagunduz gero, noski.
      ///
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 14:55

      Agur Sugar jauna edo anderea:
      ///
      Galdera bat: soveranu Statua hiru autonomiez constituituta egonen litzatekeen balizko egoeran, gasconarari zer status emanen zenioke?
      ///
      Nik Biarnoan official bilakatuko nuke, euskara bezala, eta gero APDan coofficial. Hala ere, coofficial eginen al zenuke gasconara NFEan nahiz EAEan? Adibidez, bi colonial administratione hauotan erabili izan da: Hondarribian, Donostian eta bertze hainbat lekutan.
      ///
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Peru Dulantz 2013-07-18 15:04

    Arrazoi osoa duzu, Sugar. Eskoletan D eredua desitxuratzen ari dira, eredu “trilinguea” ezartzeko. Haurrak ez dira jada euskarazko udalekuetara bidaltzen, ingelesezkoen mesedetan. Euskal gazteak musika talde bat sortzeko elkartu eta “ingelesez” kantatzea erabakitzen dute, “gure estiloari hobeto egokitzen zaio” argudiatuz…

  • JonJo Agirre 2013-07-18 15:38

    “Gizarteak” eraman ditugu horretara baina. Aginteak hedatu duen mezua da inglesa ezinbestekoa dela, eta guztiak bultzatu gaituzte inglesa ikastera, neurrigabe. Sugarrek arrazoi. Negozio itzela bilakatu da inglesa, dirutza xahutzen dugu alfer-alferrik gehienetan, inglesa “ondo” ikasten; kanpamentuak eta bidaiak gora eta behera, ezer gutxirako gainera. Euskal Herriko ikerketa guneei izena inglesez jartzen diegu, gure gizartean erreferente diren enpresa eta norbanako askok, espainieraz eta inglesez agertzen dira sarean… Anabasa honetan gazteek inglesaren egitea normala da. Euskararen alde egitea litzateke marka. Gure ordezkari ustez euskaltzale gehienen jokabideak ere ez du larregi laguntzen…

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 15:54

      Agur JonJo Agirre jauna:
      ///
      Ni Euskaraz eraikitako soveranu Statu baten alde nago, Euskara officiala. Era berean, guk munduan harremanak garatu nahi izanez gero Angalara ezinbertzekoa da. Nire iritzian D ereduak Euskaraz eta Angalaraz izan behar izanen luke. Gainera, gure soveranu Statuko enbaxadetan ezinbertzekoa izanen da angalararen jakitea.
      ///
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Peru Dulantz 2013-07-18 16:06

    D eredua D eredua da, euskaraz. Haur euskaldunak nahi baditugu (etorkizunean herritar euskaldun osoak izango direnak) ikasketak euskaraz egin behar dituzte: mundua euskaraz deskubritu eta ikasi. Ingelesez egiten badute, ez dute euskaraz egingo. Ingelesa oso ondo ikasi daiteke “ingelesez” ikasi gabe. Gainera, etorkizuneko herritar guzti-guztiek ez ute sekulako ingeles maila zertan eduki, beharraren arabera izan beharko litzateke.