UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan

UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan

Orain hedabidean irakurri dut nehoiz irudikatu ezingo nukeena.

UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan
Arg: EITB

Euskal Herriko Itzulia abiatuko da hilabete barru, eta UPN-ren arabera, Iruñeko Udala ekimen horrek instituzioarentzat daukan gastua estaltzen ari da. Caballero zinegotzi anderearen aburuz “agerikoa da Bilduk Itzuliarekiko daukan interesa, Iruñeak bertan parte har dezan”. ETB-k azpimarratu du “lau euskal hiriburuen protagonismoa, web orrian ikusgai”. Lehenik eta behin, ziurtatu dezakegu UPN-koek arreta handiz jarraitzen dutela EITB, “beste komunitate bateko hedabidea” izateko; eta bestetik, abertzale batek ez luke EITB-k errandakoa konpartitu behar, mugatu eta mugagabe kontuak medio, ez baita berdin “lau euskal hiriburuak” edo “lau euskal hiriburu”.

Caballerori ez zaio ongi iruditzen “kirol jardunaldi batzuei baietz esatea arrazoi politikoengatik, eta besteei ezetz”. Zergatik ez ba? Ez al da zilegi? Ez al dute haiek ere hori egin bizitza osoan? Gainera, hori ezin zaio Joseba Asironi aurpegiratu, zeren eta bere koalizioko idazkari nagusiari, adibidez, biziki ongi iruditzen zaio espainiar selekzioak Bilbon jokatzea.

UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzanBaina kontua da Euskal Herriko Itzulia 1924an estreinatu zenean, duela 93 urte, bazela Excelsior izeneko egunkari bat. Excelsior Bilboko kirol egunkaria izan zen, 1924ko martxoaren 31tik 1931ko urrira bitarte iraun zuena. Estatu mailan, lehendabiziko kirol egunkaria izan zen; beraz, espainiarrek Marca, As eta bestelakoak sortu aurretik, euskaldunok bagenuen kiroletan zentratzen zen hedabide bat, gaztelania jator, batu eta kosmopolitan, prefosta. Egunkari honek zerikusi handia izan zuen Euskal Herriko Itzuliaren jaiotzan, eta askorentzat egunkaria promozionatu eta ezagutzera emateko manera ere izan zen.

UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan
Miquelarena

Izan ere Excelsiorren sortzaile eta zuzendari nagusia ez zen edonor izan. Jacinto Miquelarena, Falangekoa eta “Cara al sol” abestiaren sortzaileetako bat; “el puto amo“, agidanez. 

1936 eta 1969 bitartean ez zen lasterketa ospatu, eta urte hartan La Voz de España egunkariak berreskuratu zuen, egunkari karlista, eta nire iduriko, ETA-ren orbitatik aski urruti.

Beraz, Euskal Herriko Itzulia bultzatu eta berreskuratu zuten bi hedabide nagusiak eskuin muturrekoak ziren, eta edizio askotan, gehienetan, pasa da lasterketa Nafarroatik, ia urtero. Baita 2014an ere, Bildu Iruñeako Udalean ez zela ezta Geroa Bai Nafarroako Gobernuan ere.

UPN, falangistak eta karlistak bezala, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan sakon jardundakoa da, beraz. Bejondeiela.

UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan
Euskal Herriko Itzulia 1924ean. Euskomedia.
UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan
asiron, barkos, Bizikleta, caballero, eh bildu, Euskal Herriko Itzulia, Falange, Iruñea, itzulia, Karlistak, nafarroa, nazio eraikuntza, txirrindua, txirrindularitza, UPN, UPN Euskal Herriaren nazio eraikuntzan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude