Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitak

Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitak –

Mikel Garciak Argiako Jendartean blogean.

Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitakSeme-alaben heziketan laguntzeko eta orientatzeko programa du Irungo Udalak eta gizonei dei berezia egin die parte har dezaten, heziketa saio hauetara doazen hamarretik bederatzi amak baitira. Oso esanguratsua da datua, seme-alaben zaintza eta heziketak oraindik ere hein handi batean emakumeen gain jarraitzen duela iradokitzen duena.

Duela urte batzuk irakasle bati irakurritakoa datorkit gogora: ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta hainbatetan jasotako erantzuna: “Gai hori nire emazteak darama”. Haurren hezkuntza urrutitik bizi duten aitez mintzo da irakaslea: “Notak jasotzeko egunean, zein ikasgelara joan behar duten ere ez dakiten gizonez beteta egon ohi dira ikastetxeko pasilloak”.

Pentsatu nahi dut ez dela egungo errealitatea, familia tradizionaletako rol zurrunetatik aldenduta dagoen bestelako gurasotasuna zabaldu dela gurean, baina lanean jardunaldi murriztua hartzen duen gehiengoak emakume aurpegia duen moduan, ongi legoke inguruko egoerei aurpegia jartzea: amona edota aitona ez denean –gai horrek ere artikulu baterako ematen du–, zein dagoen haurrarekin pediatrara sartzeko itxarongelan, eskolako autobus geltokian, haur-parkean, eskolako bileretan, liburutegian, ludotekan…

Muturreko eredua ere egunotakoa da: Dembélé futbol jokalari profesionalak norgehiagoka jokatzea erabaki du Barcelonarekin, umea jaio eta egun horretan bertan. Astebete geroago, gainera, kontzentrazioa du selekzioarekin. Lehen begiratuan, nahiko albiste lotsagarria dirudi, bai haurrarekiko, bai erditu berri den amarekiko eta baita gizartean zabaltzen duen mezuarekiko ere, baina eztabaida jartzen du mahai gainean: aitatasuna nola ulertzen dugun, nondik eraiki nahi dugun eta zer eskatzen diogun aita izateari.

Umearen heziketan inplikatzen ez diren aitak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude