Ultzamakoa, Nafarroakoa

Ultzamakoa, Nafarroakoa –

Ultzamakoa, Nafarroakoa
Arg: Rufino Lasaosa

Biometanizazio planta. Ultzamakoa. Gogoratzen duzue? Garai batean oihartzun handi samarra izan zuen Nafarroako egunkarietan. Atzo berriz ere izan genuen bere berri, EH Bilduk informatu baitzuen auzitegiek arrazoia eman diotela eta, beraz, egungo Ultzamako Udalak ez dituela milioiak ordaindu behar izanen biogas planta xahutzaile hura gelditzeagatik.

UPN. Nafarroakoa. Gogoratzen duzue? Garai batean gure lurraldea berea balitz bezala gobernatzen zuen. Eta logika hartan, Ultzamako kazike erregionalistek sustatu zuten biogasa sortzeko planta, bertzeak bertze, haien poltsikoak ongi baino hobeki betetzeko. Irregulartasunez josita egon zen proiektua. Baina, bortz axola, beraiek aurrera egin zuten, alkatetza aldaketak jostailutxoa kendu zien arte.

Behin auzia bukatuta, agian albistea ia oharkabean pasatuko da. Ez dakit. Neuri, bederen, balio izan zait enegarrenez berresteko zein garrantzitsua den eskuina ahalik eta boteregune gehienetatik kentzea.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 10ekoa]
Ultzamakoa, Nafarroakoa

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude