Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan

Gonbidapena

2012/12/17

Elhuyar
Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan

Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan

Elhuyarrek parte hartuko du San Telmo Museoko “Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketan. Erakusketa honek euskararen historia, errealitatea eta etorkizuneko erronkak ditu ardatz; baita euskararen iraupena ere. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleaniztunaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du.

Elhuyarrek euskaraz eskaintzen diren teknologia-tresnen eta zerbitzuen aurkezpen gunean parte hartuko du. Gune horretan bi motatako aplikazioak aurkeztuko dira: batetik, Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan eta bestetik,kxo! euskara ikasteko smartphoneetarako aplikazioa. Aplikazio horiek nola deskargatu eta nola erabili erakutsiko da.

Zatoz “Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean” erakusketara, eta, bide batez, ikasi nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan eta ezagutu euskara ikasteko kxo! aplikazioa. Ukitu euskara!

  • Eguna: Abenduak 18, asteartea
  • Lekua: Donostia, San Telmo Museoa. 7. gunea
  • Ordua: 18:00
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizlaria: Edurne Martí­nez (Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak; aurkeztuko diren aplikazioak garatu ditu)
  • Sarrera: doan.

Etortzekoa bazara, bidali mezu bat helbide honetara: mugikorrak@elhuyar.com.

Harremanetarako: 943363040 (Izaro Aizpurua).

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

2 pentsamendu “Ukitu euskara: nola erabili Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan”-ri buruz