UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat

UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat –

Iaz “udara odoltsua” bizi izan genuen; hamaika langile hil ziren patronalak, ahalik eta irabazi handien kostu txikiagoarekin lortzeko, eragin bortizkeriaren ondorioz. Aurten, Nafarroan, dagoeneko bi langile hil dira lan istripu hilgarrietan.

Nire ustez, klaseko eta kontrabotereko sindikalgintzak bi erronka atzeraezinak ditu aurrean. Alde batetik, dagokion sindikatuko arduraz, lan baldintzak kaskartzeko prozesuaren aurkako norgehiagoka eraginkorra egituratu behar du, baita lan osasunaren ikuspuntutik ere. Bestalde, gizartearekin batera erantzuna egituratzeko, eragite sozial horrek langileen heriotza ausardiaz zalantzan jarriko lukeen ardura soziala, bertze esparruetan gertatzen den antzera. Onargaitza da, irizpide demokratikoetan, gizarte batean, etxera bizirik itzultzeko langileen eskubidea urratu izana.

Honen harira, bereziki larria da Nafarroako Gobernuaren erabaki deitoragarria, oraingoan Ayerdi jaunaren erabakia, UGTk, CCOOk eta CENek berreskuratu baitituzte lan osasunari lotu pribilegioak. Haien Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien zereginetarako 400.000 € banatu zutelako. Erabaki honekin egintza politiko sakon batekin egiten dugu topo, zeina sindikatu horiek eta patronalak ordezkatzen duten erregimenaren funtsak izanik, egiten duten presioaren ondorioa den, eta horrela, haien oniritziarekin, PSN eta Geroa Bairen arteko gobernu-ituna ahalbidetu dadin. Horretarako, Geroa Baik eta Barkos andreak PSNren eta Chivite andrearen bidesari politikoa ordaintzen dute. Horren ondorioz, Eztabaida Soziala eta UGT-ren, CCOOren eta CENen pribilegioak berreskuratu dira. Geroa Bairen asmo aitorpen hau, beti bezala, guztion artean ordainduko dugu.

UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun batLABek dagoneko salatu du erabaki honekin porrota eta iruzurra egiten zaiola Nafarroako gizarteari. Esperientzia horren adierazgarria da: ia ez du prebenitzeko eraginkortasunik eta CEN patronalari eta UGT eta CCOO sindikatuei ematen zaien ezkutuko finantzaketa hutsa izatera mugatzen da. Berez, zereginik eta edukirik ez duen figura honen bidez betetzen da gai honetan enpresariek, enpresak prebenitzeko antolamendu batez ornitu daitezen, bete behar duten ardura.

Baina denok uler dezagun, nolakoa da, guztion artean ordaintzen dugun UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat?

Lehenengo eta behin, gogoan izan behar dugu jaso duten diru-publikoarekin UGTk eta CCOOk beren mendeko langileak kontratatuko dituztela. Horrela, astia izanen duten batean, eta hala balegokio, oroituko dira, segur aski kasualitatez, prebentzioan aritu beharko direla, eta lanari ekitea erabakiko dute.

Ondoren, eginkizuna argia da, baita xedea ere. Enpresen zerrenda orraztu eta CENri deitu. Solasaldia, izatekotan, zentzugabea da. UGTren edota CCOOren Prebentzioko Lurralde-Ordezkariak telefonoa hartu eta dio: hara, deitzen dizut baimendu nazazun zure enpresara joan nadin laneko arriskuen prebentzioaz arduratzen den horretaz aholku emateko. Dena den, zu lasai, irregulartasunak antzemanen banitu hobekuntza batzuk proposatuko nizkizuke, eta gero, zerorrek jakinen duzu gauzatzen dituzun. Betikoa alegia.

Enpresariak irribarrez erantzuten du: ez gizona, ez, legeak behartzen banau ere, ezer gutxi egin dut prebentzioan azken urteotan. Zatoz datorren astean. Lasai ibili, jakin badakizu gure ustez, enpresarion ustez, zuek zaretela aukerari hoberena, eta afiliazioarena eta hauteskunde sindikalena moldatua dagoela! Seguru irabaziko duzuela!

Fikzio orotik at, egiazko errealitatearekin egiten dugu topo. Gu txorotzat hartzea eta “hau gure txertoa da lan arriskuen aurka” sinetsi dezagula nahi izatea irrigarria litzateke, gustu txarreko txantxa; baina Nafarroan, aurten, zortzi langile hilik suertatu direnean, gaitzesgarria da.

LABen uste dugu esparru honetan badela alternatiba. Horretan, Nafarroako Osasun-publiko eta Lan-osasunaren Institutuak ikuskatu eta gainbegiratu beharko luke horretan adituak direnekin; aholkua eman ez ezik, zigortzeko eskuduntzak izan beharko lituzkete ere. Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan babestu dugun alternatiba hau guztiz gauzagarria da lanbide arteko akordio baten bidez. Baina Nafarroako patronalak uko egin zien horri eta prestatzeko akordioari. Zergatik? Ba, begi-bistakoa denez, neurria eraginkorra izan daitekeelako, betiere, eskubide eta betebehar zehatzak betetzen baditu figura horrek, enpresarien betoa ez balu eta sindikatuen izaera balu. Horrela, ez lirateke enpresarien teknikariak izanen, langileen segurtasun eta osasunaren interesen ordezkariak baizik.

Hortaz, UGT eta CCOOren jaun-andreok, ez daude oso ezberdinak diren bi ereduak, alternatiba dagoelako. Eta zuena lardaskan aritze hutsa dugu.

Edozein esparruan egin kritika ez daiteke inoiz inolako anormaltasuna izan; gogoeta egin beharko lukete. Izatekotan, anormaltasuna litzateke, klaseko ikuspuntu batetik, darabilten sindikalgintza osagarria, haien ardura saihesten duen patronala lagun dutela. Langileriaren osasuna eta bizitza euro gutxi batzuen truke saltzen ari dira. Langileen bizitzak garrantzia du!

UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat
UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat
UGT, CCOO eta CENen Prebentzioko Lurralde-Ordezkarien ohiko egun bat

LABeko bozeramailea Nafarroan