UEUk eta NUPek IKERGAZTE kongresua antolatuko dute maiatzean Iruñean

UEUk eta NUPek IKERGAZTE kongresua antolatuko dute maiatzean Iruñean

UEUk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak “IKERGAZTE: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa antolatuko dute elkarlanean. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Kongresua Iruñean egingo da maiatzaren 10, 11 eta 12an. Artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik. Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte

UEUk eta NUPek IKERGAZTE kongresua antolatuko dute maiatzean IruñeanIKERGAZTE kontzeptuak ikerketa ibilbide gaztea adierazi nahi du, hau da, tesia bukatzen edo doktoratu ostean lanean ari diren ikertzaileei egiten die erreferentzia. Izenaren bigarren zatiak, berriz, ikertzaile euskaldunek egiten duten ikerkuntzari egiten dio erreferentzia. Hau da, nazioartean erreferentziatua eta balioztatua denari, alegia. Kongresu honekin ikerkuntza horri bidea eman nahi zaio euskaraz. Helburuei dagokienez, hiru dira lortu nahi direnak: Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea; Ikerlarien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.

Programa akademikoari dagokionez, egitarauan lau saio mota egongo dira:

  • Hitzaldi orokorrak: parte hartzaile guztien interesekoak, ikerketari orokorrean, edo euskarazko ikerketari, edo baliabide orokorrei lotutako hitzaldiak izango dira.
  • Ahozko aurkezpenak eta posterrak: Ikertzaileek aurkeztutako ekarpenak azaltzeko egingo dira. Beraz, bertan, tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean daudenak), bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak), ondorengo ikerkuntzan landuko diren proiektuak (doktoregoa lortu osteko ikerkuntza). Bilkura ez-espezializatua izanik ez da (oso) testu edo aurkezpen espezializaturik eskatuko. Bost jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak. Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.
  • Tailerrak: Tailerrak izango dira jakintza-arloen arteko harremanak lantzeko tresna. Mahai-inguru, ekintza praktiko zein hitzaldi motakoak izango dira.

Kongresuari buruz:

UEUk eta NUPek IKERGAZTE kongresua antolatuko dute maiatzean Iruñean

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)